Pyrenaica 247 (2012)
Txokoa
Pyrenaica 247
Especial Dosmiles del Pirineo Occidental
2012
Editorial
SORRERATIK bi izan dira Euskal Mendizale Federazioaren egitura oinarritzen den zutabeak: mendi taldeak eta Pyrenaica. 1926an, federazioa fundatu eta bi urtera, bere hedabidea sortu zuen ".mendizaletasuna, txangozaletasunaren irakaspenak eta izadiarekiko maitasuna sustatzeko, bereziki Euskal Herriari arreta eginez..." Ordutik hona, EMFren lehendakariek aldizkariaren funtzionamendu autonomoa onartu ohi dute, bai edukiei dagokienez baita bere jarduera ekonomikoaren kudeaketari dagokionean ere. Halaber, Pyrenaicak ez du esku hartzen barne gatazketan ezta jarrerarik erakusten hauteskundeak direnean. Azken batez, Pyrenaicaren autonomiak, EMF, Lurraldetako Federazio eta mendi taldeei dagozkien kontuetan neutraltasuna dakar berekin.
Bi kontzeptu bereizezin hauek gabe, autonomia eta inpartzialtasuna, askotariko gorabehera politiko , historiko eta ekonomikoen eraginpean egon den gu re aldizkariak ez zituen gaur egun dituen 86 urte beteko. Zuzendaritzaren batek barne funtzionamenduan eragin, eduki informatiboak zentsuratu, irakurleen adierazpen askatasuna baldintzatu edota diru sarrera eta gastuen ikuskapena baino haratago egiten saiatuko balitz, Pyrenaicak izateko arrazoia galduko luke. Halakorik ez gertatzea espero dugu.
Pyrenaicak bere dibulgaziozko lana egiten jarraitzea nahi badugu, hau da, zehaztasun eta objetibotasunez informatu eta Euskal Herriko zein planeta osoko mendi jarduera mota guztien berriak zabaldu, federazioko estamentu guztien begirunea eta sostengua behar du. Funtzionamendu autonomo honek emaitza ezin hobeak eman d itu eduki m ailan eta arlo ekonomikoan. Maila profesionaleko argitalpen singular honek ez du izaera komertzialik, hau da, ez ditu kolaborazioak ordaintzen eta honek beste edozein aldizkarik baino prezio merkeagoan zabaltzen laguntzen du, eta bide batez, aldizkaria bera osatu eta hedatzen duten balio handiko lanak argitaratzea baimentzen du.
Aldizkaria jasotzen dute 30.000 lagunen artean duen errotzea egiaztatzen dute orain arte egindako inkestek. Beste mendi aldizkariekin lortutako trukerako akordioek aldizkariak nazioarte m ailan duen ezarpena erakusten dute. Hala ere, beste edozein kontsiderazioren gainetik, mendi taldeekin batera EMFren bizkarrezurra osatzean bila tu behar dugu bere funtsa. Bere orrialdeetan gure federazioaren oroimen kolektiboa eta ondasun kulturala jaso ohi dira betidanik. Gure aldizkariak duen garrantzia historikoa, bultzatzen dituen kirol eta balio humanistikoak, mendi-komunitateari eta gizarte osoari ematen dion zerbitzua aintzat hartuz, une honetan Erredakzio Batzordea informazioa biltzen ari da Pyrenaica aldizkaria Euskal Herriko Ondasun Kultural eta Immateriala izenda dezaten. Ziur gara egungo EMFren Lehendakariak eta bere Zuzendaritza Batzordeak ideia hau ja so eta ekimena bultzatzeko aitzindaritza hartuko dutela, ilusioz hasitako proiektu honen alde beharrezkoak izango diren urratsak emanez.