EMF logoa

Pyrenaica 244 (2011)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 244

Travesías y ascensiones en Dolomitas

2011

Editoriala

Alejos, Luis

NATURA mehatxupean dago, baita ingurumenari eginiko erasoak murrizteko aukera baliagarrietako batzuen aldetik ere. Malaxe gertatzen zaigu energia berriztagarriekin. Gure mendilerroak estaltzen dituzten tramankulu mekanikoak hain dirá eskerga eta txundigarriak, non On Kixotek ere ez baitzituzkeen erraldoiekin nahasiko. Garapen eutsezinezko eredu paradigmatikoa dugu Ganekogorta eta Jesuri mendietan planteatutakoa, legaltasuna ere urratzen duena. Industriaz asetako Nerbioiko ibarrean gailentzen dira mendi hauek, haien inguruan Biibo metropoiia eta Aiara ibarreko giza kontzentrazio handiak metatzen direlarik. Milioi erdi gizakik ikusten du egunero Ganekogorta. Datu hau aski izan behar genuke: industria eta biztanleria saturazioa, gailur hauek errespeta zitezen, isolatuak baino gehiago, ingurunearen inpaktu orokorrak setiaturiko natur esparruak direlako. Kultura eta ingurumenarekin loturiko kausak ez ezik, badugu beste arrazoi indartsu bat ere mendi enbiematiko hauen babesa eskatzeko: haien ospea, herri erabilera eta gozatzean oinarriturik, babes irmoa merezi duten hiri inguruko parke bihurtuak baitira.

Paisaia nahiz sinbolo gisa balio handia duten eremuak ere hartzen dituen lur eremu osoa urbanizatu eta industrializatzeko itsukeria, ingurumen inpaktuko deklarazio negatibo batek deusezta dezan nahi eta espero dugu. Hala ez balitz, mendi federazio eta taldeek bultzaturiko ekintzak, eta herrietako elkarteen nahiz talde ekologisten laguntzaz, herri aldarri bilakatu beharko dira. Behar balitz, duela lau hamarkada Belagua ibarraren defentsan oihukaturiko mezua, eta orain hogei urte Atxarteko harrobiak geldiaraztea lortu zuena, "Zain dezagun Ganekogorta", "Jesuri bizirik" bihurtuko dira. Dagoeneko, Jesurin aurreikusitako zentral eolikoaz Orozkon eginiko galdeketan, parte hartu zutenen % 84,9a agertu zen eraikuntzaren kontra. Ikatzetik, fisio nuklearretik edo erregai fosiletatik lortzen denaren alternatiba gisara, energia eolikoa eta eguzkitikoa onartzeak ez dakar haren kokaera bereizgabeari men egitea. Daukagun espazio osoa ezin da izan mendiguneetan zentralak ezartzearen azken muga, hondatuz gero, ezin berreskura, berzikla edo berrizta litekeen natur ondarea osatzen dutelako. Hortaz, itsasoaren handitasunera begira jartzea komeniko litzateke. Gogora dezagun urek lurraren hiru heren estaltzen dituztela eta itsasoan, kostaldetik urrun, zentral eolikoak ezartzeko teknologia egokia badagoela. Hondeamakinen, dorre metalikoen eta elektrizitate hariteriaren ondorio hondatzailetik bizirik irten diren mendiek luzapen bat merezi dute, orain arte izan direna izaten segitzeko: gure eguneroko paisaia, lantegi eta hiri eremuen birika berdea, isiltasunaz gozatzeko espazio hosgabetua, hortzemugarainoko ikuspegi zabaleko balkoia. Ezaugarri ezagunengatik eta antzinako balioengatik bereizgarriak diren mendiak errespetatu beharra dago, etorkizuneko belaunaldiena den mila -m urteko oinordetza dira eta.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea