EMF logoa

Pyrenaica 243 (2011)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 243

Especial Montañas del Sur

2011

Editorial

Alejos, Luis

BI hamarkada dira orrialde hauetatik bertatik, dagoeneko bide egin duen Hegoaldeko mendiak adierazpidea hedatzen lagundu genuela. Artean penintsularen hegoaldeko gailurren eta paisaien gaineko informazioa hain zen urria, non alderdi horretako dokumentazioa aurkitzea erronka itzela baitzen; poz iturria da guretzat orain ugariagoa izatea. Alabaina, beti dago hor zehar beste begiratu batekin nahiz beste modu batez konta daitekeen zer edo zer berri. Eta horixe da monografiko honen hasierako helburua. Gauzatu ahal izateko, guk nahiz beste batzuek bildutako esperientzietan hartu dugu oinarri, hango eta hemengo pertsonen laguntza izanik. Ale berezi guztietan kontaktuen lerrokadan sinadura berriak aurkitzen saiatzen bagara, honako honetan harago joan gara: sareen sarea miaturik, emaitza harrigarri bezain positiboak erdietsi ditugu. Pyrenaica k ez omen du eremu birtualean aurkezpen txartelik behar. Web guneen bidez aurkituriko pertsona gehienek gogo onez onartu dute inprimaturiko aldizkari batentzat doan idaztea edota argazkiak uztea, Ekarpen eskuzabal horietarik asko emakumeenak ditugu. Zoritxarreko aurreikuspen ilunetatik urrun, argitalpen inprimatu eta digitalen arteko eremu amankomun bat, elkartze gune bat badagoela atera daiteke hortik.

Bestelako balorazioa ere izan daiteke, inprimaturiko idazkien zurruntasuna ez dela digitalen bapatekotasuna nahiz itxurazko lurruntasunaren zeharo aurkakoa. Frogatzeko aski da orrialde hau pasatu eta irakurtzen hastea. Mendi jardueren orokortasunaz ari diren artikuluak aurkituko ditugu. Zenbait Hegoaldearen deia eta liluraren emaitza dira. Beste batzuei lurrari zaion maitasuna darie, bisitaz, adopzioz nahiz herritartasunezkoa izanik ere. Elkartzen gaituenak ez ezik, bereizten gaituenak ere aberasten du azken emaitza. Utz dezagun Hegoaldeko xarmak eraman gaitzan, parteka dezagun hangoen herri-ondarea, historia eta kultura. Gailur guztiak erdietsirik ere, bertako herriak bisitatu gabe, hala monumentalenak nola ezkutuenak, ez gara guztiz aserik geratuko, egin gabe utziko ditugu lanak. Lehenik irakurriz eta gero ibiliz, lapur beldurgarriek edo bidaiari ausartek ibilitako zidorrak ezagutuko ditugu. Kortijoen xerka olibadietan barrena historia duten eta leiendak sorrarazi dituzten aurkintza bereziak kausituko ditugu. Hegoaldeko gailurren bita abiatuko gara, lekuen izenek beren iragan arabiarra salatuko dutela jakinik. Topikoen arrazionaltasunik ezaz eta zabarkeriaz ohartuko gara bidenabar. Penintsulako hegoaldean, hondartzak, kirol portuak eta turismo guneez gainera, flora eta fauna aberastasun itzela gordetzen duten mendilerro ugari dago. Hegoaldeko paisaiek gozaraz eta txundi gaitzaten utzirik, joan baino lehenago ere, pitz dadin gugan helmuga bera izango duen beste bidaia bat abiatzeko gogoa.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea