EMF logoa

Pyrenaica 235 (2009)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 235

Especial Montaña Subterránea

2009

Editoriala

Granja, Josu Mirena

MENDI batek ikuspuntu ugariak ditu. Honela esanik, ageriko gauza ematen du. Egia dela konprobatzeko aski dugu Pyrenaicaren hemeroteka eskergari begiratu bat ematea. Lurraren azalean harrotzen diren zimur horiek liluratu egiten gaituzte eta isuralde desberdinak xerkatzen ditugu haien baitan. Eta isuraldeez aritzen garenean, adiera figuratuan -zientziatik, kiroletik, nahiz edozein inspirazio klasetatik geure hurbiltze pertsonala bilaturik- edo adiera fisiko hutsetik ari gara, hau da, zein ote da gailurra konkistatzeko maldarik ederrena? Baina beti, edo ia beti, kanpoaldeko errealitatea dugu buruan, tur azala den dimentsio ikusgarria. Eta barnealdeko "isuraldeak"? Mendia ez baita kanpoaldetik bakarrik existitzen. Barnealdea beste mundu bat da, Lurraren alderdi gordea alegia. Antzina beldurgarria eta ia beti ahantzia, lurrazpiko mundua zirraragarria izatera hel daiteke. Kanpoko Naturaren edozein erakusgarrirekin alderatuta, hain alde handia daga, non harriturik utziko gaituen behin eta berriz, iluntasunean barrena irabazten dugun metro bakoitzean aurrera goazela. Gainera, esploraziorako eta aurkikuntzarako eremu bat eskaintzen segitzen du gaur egun, eta hau asko esatea da, gaizki trataturiko gure Planeta zaharrean bizi ditugun garaiotan.

Zenbait arrazoik eraman gaitu 2009ko ale monografiko hau lurrazpiko mendiari eskaintzera. Alde batetik, kirola eta zientziaren artean dagoen jarduera hau agerira ekartzea, espeleologia, eszenatoki isila nota ez mendiaren erraietan duena. Gure boten azpian, sarritan' metro apur batzuk beherago, zabaltzen den ezohiko mundu mineralaz ez gara jakitun. Azken mendeetan neurri mitikoetatik giza eskala zientifikora iragan diren amildegiak. Bestetik, ingurumen horren oreka ekologiko ahula azpimarratu nah1 dugu, babes eta errespeturik handiena merezi baitu. Halaber, espeleologiak bere zentzurik zabalenean hartzen dituen diziplina ugariak aurkeztu nahi ditugu, hala nota Geologia, Arkeologia, Paleontologia, Biologia edo kiro/ erronka ikaragarria, izugarri aurkako 1zan da1tekeen mundu batean. E san behar da, gainera, gailur edo mend1gune guztietan ez dela lurrazpiko errealitate hau gertatzen. Guretzat hain norma/a den harpegintza ez da ezagutzen munduko beste eskualde batzuetan. Kantauriar mendilerro, Pirinio eta Picos de Europa aldeko haitzuloen aberastasuna salbuespena da, ez da batere ohikoa. Mundu osoko espeleologoak etortzen d1ra ha1etara. Horregatik ez gara harritu behar fenomeno geologiko berdingabeak ematen badira. Haietako bat dugu esplorazioaren 50. urteurrena betetzen duen Torca del Carlista izeneko leizea ale hau sakonuneei eskaintzeko bultzatzaile izan dena, baita haren hein osoa b1staratzen duten lehenbiziko argazkiak aurkezteko aitzakiarik onena ere.

Eskertu behar dut, nota ez, artikulugile sarta ezohikoaren parte hartzea. Arg1 ba1ezta daiteke sekula ez de/a bildu mendi argitalpen batean, hain maila altukolurrazp1ko munduaren esploratzaile eta zientziagizon talderik. Ha1etako asko espeleologiaren historia bizia dira eta modu zeharo desinteresatuan lagundu dute. Bereziki Txus Lopez de lpiñari, esku artean duzun alea osatzeko ahal~gina nirekin batera eraman duelako.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea