Pyrenaica 229 (2007)
Txokoa
Pyrenaica 229
A los pies y por dentro de la gran muralla de Sálvada
2007
Editoriala
Arrizabalaga Aizpurua, Mikel
Aurrera goaz. Izan ere, Pyrenaicako irakurleok aldizkarìaren ondare aberatsaz baliatu ahai izango gara aurrerantzean mugarik gabe.
XXI. mendeak digitalizazloaren abiaburua markatu du. Egunetik egunera, datu-base dokumentalak handitzen ari dira, ordenagailuekin harremanak izateko erak aldatzen eta multimedia sistema guztiak dlgitalizatzen. Horren ondorioz, ezinbestekoa da informatika bitartez lantzeko bideak aztertzea eta Informazlo eta Komunikazioaren Gizartea esaten diogun horretan geure lekua bilatu eta kokatzen hastea. 1926an Pyrenaica aldizkaria argitaratzen hasi zenetik gaur arte hiru etenaldi izan baditu ere, XX. mendean zehar euskal mendizaletasunaren bozeramaile izan dela azpimarratu behar da. Aspaldlan, Estatu Espainiarrean argitaratzen dlren aldizkarien artean, zabalkunderik handiena duen mendi-aldizkaria da, lansaririk jasotzen ez duten laguntzaile eta kolaboratzaileen bidez egin ohi dena.
Aitzindaria izan den eta izaten jarraitzen duen aldizkari honek bere filosofiarl eutsi dio beti, baina teknologia berriek dakartzaten aurrerapenei muzinik egin gabe. Hórrela, urte hauetan guztietan aldizkariak aldaketa asko izan ditu, bere itxura hobetu eta modernlzatzeko urrats garrantzitsuak eman ditu, formatuaren aldaketa edo bere edukietan kolorea sartzea besteak beste. Atzera begiratzeaz gain, geroa lantzeari ekin dio beti.
Filosofia horri eutsiz, 2008aren hasieran, Pyrenaicaren lehen 201 aleak 11929-2000) digltalizatu eta sarean jarriko dltugu aldizkariaren webgunean (www.pyrenaica.com). Aldizkaria guztion eskura jartzera bultzatu gaituzten helburuak honako hauek dira: lehena, urtetan bildu den fondoa eta erablltzailearen artean bitartekoa izatea informazio hori era azkar, erraz eta eraginkorrez eskuratzeko moduan jarriz; bigarrena, berriz, oinarrizko dokumentuak zaindu, gorde eta babestea; eta azkenik, urteetan bildutako dokumentazioak ahal den eta zabalkunderik handiena izatea.
Erablltzaileak modu errazean eskuratu ahal izango du behar duen informazioa. Euskaraz eta gazteleraz garatuta dagoen hemerotekan eta artikulu bilatzaile baten bidez, titulu, eduki, egile, urte edota aleak zehaztuz eskatutakoa pantaila aurrean azalduko da htm l formatuan (azkar irakurtzeko) eta pdf formatuan (kalitatez inprimatzeko).
Urrats hau emanez, esan dezakegu 80 urteko historia luze eta aberatsa duen aldizkari hau iraganari eta geroari begira jarri dela eta dagoeneko aldizkaria guztion eskura dagoela