EMF logoa

Pyrenaica 228 (2007)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 228

Todas las islas con las montañas más altas del mundo

2007

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Ziklismoa dela eta, dopajea modan dago kirol munduan. Baina ez da ziklismoaren asuntua soilik eta ez da gaur sortu den gauza ere. Dopajea aspaldiko fenomenoa da eta, nolabait esateko, azken urteotan bizitzazientzei buruzko ezagumenduan gertatu den aurrerakada izugarriaren parte bilakatu da. Dopajearen asuntuak alpinismoaren alorrera ere egin du salto eta bere islada du web, foro, chat eta blogetan. Ba al du zentzurlk dopajearen kontrako kontrolei buruz hitzegiteak alpinismoaren munduan?

Ikus dezagun. Kirolari dagoklonez, dopajearen kontrako kontrola lehiaketaren munduan sortzen da. Kontrol honen helburua da laguntza artifizialen bitartez drogatzen diren kirolarlek, beren osasuna arriskuan jarriz gainerako lehiakideekiko abantaila konparatiboak ezarriko dituzten errendimendu-ezaugarri apartekoak lortu ditzaten ekiditea. Beraz, beren mugak zehaztu behar dlren bi puntu daude: zer diren laguntza artifizialak eta zenbateraino dlren kaltegarriak osasunerako.

Debatea aurrean dugu. Oinarritzat hartuta dopajea funtsean txarra dela -eta, beraz, ekldin egin beharko da- eta mugitzen garen eremu honetan aurrerabideak abiadura esponentzialean gertatzen direla, ebazpidea izan da dopajea debekatutako sustantzia eta metodoen zerrenda baten objektibatzea eta debekuen katalogoa eguneratuta mantentzeko ikertzen jarraitzea.

Alpinismoak, biltzen dituen jardueren konplexutasunagatik, bere barnean lehiaketa-modalitateak ere hartzen ditu, olinpikoak ez badira ere, oraindik, batez ere kirol eskalada eta baita mendi-eskia eta izotz-eskalada ere. Arlo horietan ez dago zalantzarik: egoera, gainerako lehiaketa-kirolena bera da, xakea barne. Baina, horretaz aparte, badaude lehiaketak antolatzen diren beste arlo batzuk ere, adibidez mendi-lasterketak eta orienteering delakoa. Erantzukizuna oraindik urrutiago doa. Lehiaketan tranpak gertatzen dira batez ere atzetik dirua izaten delako, sariak edo normalean komertzialak diren babesak kasu. Eta lehiaketarik gabeko alpinismoan ere gertatzen dira maiz interes-borrokak, babes komertzialengatik, adibidez, espedizioen munduan. Eta ez nabil hitzegiten beste debate horri buruz, hots, altitudean errendimendua hobetzeko erabiltzen den oxigeno artifiziala dopajea kontsideratu behar denentz. Halaxe da, oxigenoak errendimendua hobetzen du, baina ez da arriskugarria osasunerako, baizik eta guztiz alderantziz, eta beraz oso eztabaidagarria ¡zango litzateke dopatzeko metodo bezala kontsideratzea. Bestelako asuntua da emaitzen balorazioa: gaur egun, zortzimilako nagusiei dagokienez, igoeren zerrenda bi daude -oxigenoaren laguntzaz eta oxigenorik gabe- desberdinduz, arrokaeskaladan egiten den bezala, laguntza artifizial gehiago edo gutxiago erabiltzen den arabera.

Asuntua bere apogeoan dago alpinismo egituratuaren maila gorenean: UIAA delakoan, hau da, Alpinismoaren Nazioarteko Federazio baten antza duen erakunde horretan. 2003 urtean jadanik Batzar Orokorrak bere iritzia eman zuen, onartuz dopajearen kontrako arautegiaren hastapenak. Baina gauzak aldatu egin dira. UNESCOk Parisen 2005 urtean izenpetu zuen Kiroleko Dopajearen kontrako Nazioarteko Konbentzioa indarrean sartu da 2007 urteko otsailaren lean. Horrek esan nahi du munduko gobernu guztiek adostu dutela AMA-WADA delakoaren Dopajearen kontrako Arautegi Mundiala dagozkien legislazioetara eranstea. Orain Estatuak dira derrigortzen dutenak eta beraz eragina izango du kirol federazio guztietan eta Kirolarekin erlazionaturik dauden pertsona guztiengan.

Eta horrek guztiorrek bere barnean sartzen du alpinismoa, federazioa, klubak eta mendizaleak. Eta ohitu egin beharkó gara debekatutako sustantzia eta metodoak murriztera, dopajearen kontrako kontrolak erraztera, arauak bortxatzen dituztenei diru-laguntzarik ez ematera eta dopajearen kontrako borrokari buruzko programa hezgarriak bultzatzera.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea