Pyrenaica 223 (2006)
Txokoa
Pyrenaica 223
Los Beyos del Sella, un desfiladero sobrecogedor
2006
Editoriala
Jausoro Marugan, Arantza
EMF ak 26.000 lizentzia baino gehiagorekin amaitu zuen 2005 C urtea, horrela Euskal Herriko kirol-erakunde handienetariko bat bihurtu delarik.
Gure lehiaketa- eta ibilaldi-egutegiaren ekintzetan izan den partehartzea oso handia izan da, eta klubek eta batzordeek antolatu dituzten ekintzen kalitateak errferentzia-puntu bat eskaintzen du etorkizunean ere honela jarraitzeko.
Hala ere, prometatua betetzen ari garelakoan, zentzuduna da batzarraren azertuen eta erroreen balantzea egitea. Batzarrak oraln déla urtebete oinharrizko hiru konpromezu hartu zituen bere gain: garbitasuna gestioan, diru gehiago ekintzetarako eta subsidiariotasuna berauen gestioan.
Lehen konpromezua arlo ekonomikoa eta kontabilitatearena eraikitzea eta ordenatzea zen, zeinean EMFak beharrizan garrantzitsuak baitzituen. Lan honek, grisa eta ez erakargarria, batió izan du 2006an ordaindu dugun kuota federatiboa -EMFaren eta LurraldeFederakundeen finantziabiderako den lizentziaren zati hori- 9 eurotan mantendu dadin, igoerarik gabe. Informazio ekonomikoa eta aurrekontuarena hobetu egin da nabariki, horrela garbitasunaren konpromezua bete egin delarik. Gestio-urte honen onuradun nagusienak klubak eta lurraldefederakundeak izango dira, zeinek 2006rako beren kirol-eta mendiekintzetarako subentzio-lerro garrantzitsu bat baitute beren aldamenera.
Konkretuki, otsailaren azken Asanbladak erabaki zuen lizentzien bitartezko sarreren 30%a 125.000 euro, gutxi gora behera) destinatzea klubek eta lurralde-federakundeek antolatutako ekintzak subentzionatzera. Asanblada berean, egitura federatibo guztietan egitura- eta langileria-gastuak 35%ra mugatzeko batzarraren proposamenarí babesa eman zitzaion. Honek lagunduko du 2007an lizentziaren urteko igoera moderatu dadin eta federatu- eta elkartutako klub-kopurua handituz jarraitu dezagun. Hauxe da bete den bigarren konpromezua, diru gehiago ekintzetarako eta diru gehiago mendirako. Kluben oinharrizko eta sustapenezko ekintzetarako diru gehiago lortzeaz aparte, aurten bete den hirugarren eta azken konpromezuak derrigortzen gintuen gestioan subsidiariotasun-printzipioa aplikatzera. Norberak egin beharrean besteek egin dezaten lortzeak koordinazioahalegina egitea eskatzen du, zeinean aurrera egiteko borondatea baino gehiago oztopoak aurkitu baititugu.
Zentzu honetan, 2006 urte honek esango digu urteroko 25.000 euro horiekin federatuentzako partehartze-ekintzak bultzatze horrek Iklubek eta lurralde-federakundeek aurkeztutako proiektuen bitartez) beharrezkoa den babesik duen ala ez. Bestela, ez du zentzu handirik izango federatuengandik diru hori biltzen jarraitzeak. Edonola, programak eta batzordeak kudeatzen dituzten hirurogei bolondresekin eta füll time lanegiten duten beste hiru pertsonekin eratu dugun bilbadura federatibo eta gestiozko hau baturik mantentzea izan da gure meriturik handiena.Aitortu eta gure gain hartu behar ditugun akats eta erroreekin, beti dago makina bat lan egiteko eta eskerronik gutxi. Hemendik eskertzen diet publikoki beren lana eta ulerkortasuna.
EMFaren fundatzaile Antxon Bandres Azkuek esaten zuen ondo gobernatzeko liskarrean ibili behar izaten dela bai lagunekin bai aurkariekin. EMFaren izenean gu ez goaz inorekin liskarrean ibiltzera, baina ez gara joango ere gure konpromezuen kontra, konpromezu hauek protagonista bihurtzen baitituzte besteentzat antolatzen dutenak, beren denbora eta eginahalak beren klub edo federakundeari dedikatzen dizkietenak. Horixe baikara eta izaten jarraitu nahi baitugu, kluben federakundea.
EMFaren orainaldiari buruz, gonbidatzen zaituztet Agendaren atala kontsultatzera eta gure web-orríaldean sartzera: www.emf-fvm.com