Pyrenaica 220 (2005)
Txokoa
Pyrenaica 220
El entrañable Toloño y sus atractivos
2005
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
Mendizale askok uste du Pyrenaican artikulu bat argitaratzea oso zaila dela. Eta alde batetik arrazoia dute, hiruhilabetero agertzeak batzutan itxarote-zerrenda luzeak sorterazten ditu eta. Baina ez da egia aldizkari honetan argitaratzea ohiko autoreentzat eta mendizale ospetsuentzat soilik dagoena eskuragarri. Arrazoia ez da hori età editoriale honetan azaltzera noa zeintzuk diren hartu beharreko pausoak lan on batek (eta ez naiz sartzen orain artikulu baten kalitatea definitzera) argitaratua izateko età bere autoreari satisfakzioa emateko garantía gehiago izan dezan, età, era berean, atdizkari honen irakurle animatuei probetxua emateko ere. Bost pauso dira, edozein artikulu-motatara moldatzen direnak.
Lehena, ondo hasteko eta alperrik lan ez egiteko, joku-arauak ulertzea da. Aldizkariaren ardunadunen lekuan jartzea, beren hautaketa-irizpideak barneratzea, zeina lortu baitaiteke, adibidez, aurreko aleak birpasatuz edo baita Idazlaritzarekin kontsultatuz ere. Aztertu beharra dago eskuartean darabilgun ideia edo erdi idatzirik dugun lana onargarria izango denentz eta dugun ata ez ezinbestekoa den materiale guztia. Galdera hauei baietz erantzun ondoren, hartu artikuluari beharrezkoak izango zaizkion denbora eta ahalegin guztiak dedikatzeko erabakia (normalean, hasieran aurreikusten direnak baino gehiago behar izaten dira).
Bigarren pausoa zera da, kontatu nahi denaren esangura definitzea. Esaten dute prozedura on bat dela mezuaren laburpena idaztea hamabi berbatako esaldi bakar batean, aditz batekin gutxienez. Argi pentsatzera behartzen duen ariketa ona da eta idazlanaren gune zentrala identifikatzen lagunduko du. Horren gainean artikuluaren eraikina jasoko da, erabakiz zein izango den azalduko den informazioa età, batez ere, azalduko ez dena garrantzizkoa ez delako. Urrezko araua zera da, soberan dagoenak molestatu egiten duela.
Hirugarren pausoa idaztea da eta berau arin egin behar da. Denbora lar erabiltzeak esan nahi du aurreko pausoei dagozkien jarduerak ere egiten ari direla. Pauso honetan funtsa, izkribu argi eta koherentea idaztean datza, besterik ez. Batzutan lehen ahaleginean ateratzen da ondo, eta kitto. Baina beste batzutan ez da ateratzen lehen borradore bat baino, gero modifikatu egin beharko dena. Horrek ez du ardura. Ez da beharrezkoa ondo idaztea. Egin behar dena da testua idaztea soilik. Horretarako laugarren pausoa dago, berridaztea, zeinean denbora garrantzizkoa dena zuzentzera dedikatzen baita. Pauso hau arlo bik osotzen dute, "makroargitalpena" edo galdera handiak (¿koherentea da? ¿egokia da? ¿ondo egituratuta dago? ¿luzeegia da?) eta "mikroargitalpena" edo xehetasunak (¿baieztaturik daude datuak? ¿izenak? ¿erratarik bai? ¿sintaxia eta ortografia?).
Azken pausoa, denetarik aspergarriena suertatu daitekeena eta askotan denbora eta laguntza gehien behar izaten duena, lana osotzea izaten da. Batez ere, argazkien asuntua. Gai hau baztertzailea da, zeren argazkirik ezak artikulu-testu on bat erori egin dadin eragin baitezake. (Eta aprobetxatu egiten dut argazkien tratamendu digitalaren arriskua aipatzeko. Izan ere, gertatzen da argazki hauek ordenagailuaren pantailan akasgabe agertu arren ezin izaten direla argitaratu beren erresoluzio-mugengatik). Mapa on bat, argitaratzeko amaitua edo gutxienez aldizkariak irudikatu ahai dezan beharrezkoa den dokumentzaio guztia duelarik. Eta gainerako aparteko guztiak: fitxa teknikoa datu praktikoekin, aipamen kartografikoak eta bibliografikoak, eskerronak,....eta artikuluaren izenburua bera ere.
Amaituta dago eta prest bidalia izan dadin prozedura elektronikoz, eta abar. Gero komenigarria da noizean behin artikuluaren egoeraz interesatzea, baina ez adoregabetu erantzuna atzeratu egiten bada. Askotan “itxarotea da presazkoa". Erantzuna izan daiteke puntu batzuk berrikusi egin behar direla, xehetasun batzuk osotu, edo testua murriztu, baina zorte apur batekin gertatu daiteke ere artikulua argitaratua izatea età egindako ahalegin guztiak ontzat eman ahai izatea.