Pyrenaica 202 (2001)
Txokoa
Pyrenaica 202
Por el sendero de la costa normanda
2001
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
Gaurkoan geun buruz hitzegingo dugu, Pyrenaicari buruz. Gauza ona da noiz behinka gelditzea eta ispiluaren aurrean nork bere buruari begiratzea, gogoratu dezagun zer garen eta nora joan nahi dugun. Ea erortzen ez garen fanatismoan zeina, Santayanak aipatzen duen bezala, "jatorrizko helburua galdurik ahaleginak areagotzean baitatza". Pyrenaican aldiro egin ohi dugu autodiagnostiko hau federatuen eta harpidedunen entziak kontsultatu ditugunean, aldizkariaren etorkizuna aztertzen duguneko urteroko bileran eta noiz behinka ere gai sakonen baten gainean gogoeta egitera behartzen gaituen gutun edo kolaborazioren bat ailegatzen zaigunean.
Pyrenaica Euskal Mendi-Federakundearen adierazpide ofiziala da, eta horrek funtsezko bi gauza esan nahi du: bata, mendiari buruzko aldizkaria dela eta, bestea, federaturik dauden euskal mendizaleei zuzentzen zaiela, euskal mendizale federatu horien interesak defenditzen ahalegindu beharko delank. Eta esangura sakona du honek, kolektibo horren heterogenotasuna eta konplexutasuna kontutan harturik, eta are gehiago bizitzen ari garen duda-mudazko momentu hauetan.
Aldizkariaren edukia, ekimen partikularraren bitartezko artikulu libreek osotzen dute gehienbat, horrela idaztera animatzen diren mendizaleek zer egiten duten eta zer sentitzen duten isladatzen delarik. Eta, beste ezer baino lehenago, zalantzagabeko eskerrona adierazi nahi diet mendizale bolondres gogatsu horiei, beren ekarpenak aldizkariaren arrakastarako ezinbestekoak suertatzen dira eta. Nahiz eta askotan beren kolaborazioa ezin sar daitekeek aldizkahan. Zeren gero eta ugariagoak baitira jasotzen ditugun artikuluak, aukeraketaren estrabea gero eta altuago jartzen delank. Kantitate-kalitatezko espiral ederra da zeinak, orain dela denbora asko abentura honetan abiaturik gaudenok, gure ahaleginean etengabe animatzen gaituen.
Aukeraketaren prozesua korapilotsua da. Ebaluazioaren irizpideek kalitatea, edukiaren onginaltasuna eta aberastasuna eta bere zuzentasun formala aztertzen dute: bikaitasuneranzko /oera argazkietan eta argitasuna eta zehaztasuna mapetan eta gainerako dokumentazioan. Baina, garrantzitsuena, lehenik, da gaia egokia izan dadin: baztertu egiten dira funtsean politikoak, erlijiosoak edo komertzialak kontsideratu litezkeen idazkiak edo, oro har, "mendikoak" ez direnak.
Hurrengo urratsa idazkiaren moldaketa da artikulua bukatua bezala utzi arte. Batez ere, egin behar izaten dena zera da, osotu gabe heldu diren arloak bete eta estilozko zuzenketak egin edo garrantzizkoak ez izanik, artikuluaren ulerkortasuna oztopatzen edo beraientzat dagoen tartea gamditzen duten zatiak moztu. Eta hemen sartzen da argitaratu daitekeen artikulu batek ebitagarria eta inorena den osogai bat (batez ere, poiitikoa) izaten duenenan gertatzen den eskuhartzea. Horretarako, ahaleginak egiten dira egilearekin akordioa lortzeko, zentsurarik ez baita egiten. Baina, askotan, mugak ez daude argi, ez eta gaia politikoa den ala ez erabaki behar izaten denean ere, eta batzuk pentsatuko dute ezen mugak gainditu direla jadanik eta beste batzuk pentsatuko dute oso urnn daudela oraindik.
Prozesu honetan, alde batetik, azkeneko jasotzaileak ditugu, euskal mendizaleak gehienbat, eta bestetik, artikuluen egileak, euskal mendizaleak ere, jasotzaileak berberak edo beste batzuk. Eta bion artean, aldizkariaren giza-taldea dago. Aipaturiko bi kolektiboetan parte hartzen duten bolondresak gara. Eta altruistak diren erakunde guztietan bezala, emaitza ekonomikoen disziplinarik ez dugunez, ahalegindu egiten gara gure asmo onak kudeaketa on batek ordezkatu ditzan, erakundeen teorian erabiltzen den eta hain berba ozena den "misioa" horren kunplimendura zuzenduriko norabide estrategiko batetan omamtzen den kudeaketak hain zuzen. Eta ahaleginak egiten ditugu aldizkanan agertzen diren balio, inzpide eta ekintzak inspiratzen dituzten pnntzipioen islada den nortasun korporatiboa mantentzen. Marra argia, espiritu unibertsala, irekia, anitza, aurrerakoia, jasankorra, ez sexista, solidarioa eta ekologikoa adierazten duena.