EMF logoa

Pyrenaica 201 (2000)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 201

Sanabria: el parque del lago

2000

Editorial

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Lehen zaiia zen. Behar bada jatorragoa izango zen baina, zalantzarik ez, askoz ere zailagoa zen. Juanito Kortazar "Otxandi"k espainiar probintzien gailurrak identifikatzeari eta igoteari amaiera ernan zionean, 70 hamarkadan, ez zegoen informaziorik, esateko. Kartografia leku askotan Katastroaren mapetara mugatzen zen, eta hauek gainera zaharkiturik zeuden déla denbora asko. Errepideak txarrak ziren. Mendiak hantxe zeuden, bakarrik gehienbat, bisitarik ia bat ere jaso gabe, menderen mendetan egon ohi bezala. Eta handik agertuz gero, herri galduren bateko haurrak mamuak uxatzeko gogoaz badaezpada harriak botatzen hasiko zitzaizkizulako arriskupean jartzen zinen.

Egoera zeharo aldatu da azken 25 urte hauetan. Egun, mendiak askoz ere hurbilago daude guregandik, askoz ere eskuraerrazagoak dirá. Eta ez Pirineo, Picos, Gredos edo Sierra Nevadako mendigune klasikoak soilik. Gertatzen ari dena da Torrecilla, Sagra edo Morrón de Gádor bezalako mendi "nabariak" direlako horiek ere oso eskuragarri geratzen ari zaizkigula (beste egun batean hitzegingo dugu honetaz), edo Cazorla, Segura, Almenera edo Espuñakoa bezalako mendizerra erakargarriak ere, edo saiez beteriko amildegi estu eta luzeak ñora udazkenaz liluratzera Joan bait gaitezke, Duratóneko arroiletan eta Lobos errekan adibidez. Eta enteratu gara Mediterraneoko kostaldearen luzetara, gehien bisitatzen diren hondartzen ondoan, oso mendi interesgarriak daudela, Tarragonan, Alicanten edo Malagan, kasu. Izugarria izan da, izan ere, informazioaren hazkundea. Penintsulako edozein lurralde hartzen duelarik, edo lurralde guztiak oro har, ikustekoa da bidaien gaineko literaturaren aberastasuna gaur egun, eta mendiari buruzkoa batez ere. Zentzu honetan, bereziki aipagarriak diren bi liburu seinalatu nahi ditut: Cien cumbres de la montaña ibérica, Luis Alejosena (1995), eta Los techos de España, José Martínezena (1999).

"Gailurrei" buruz ari garela, berri ona dago ikastunek eta bildumazaleek gozatu dezaten, zera: Otxandiren katalogoa azaldu zenetik hona debatea eragiten zuten kasu polemikoen gaineko zalantzak argiturik daude jadanik. Zehaztasunez dago dokumentaturik Cantabriako gailurra Peña Vieja déla, Palenciakoa Peña Prietaren hego-tontorra, Leóngoa Cerredo, Cácereskoa Torreón de Calvitero, Teruelgoa Peñarroya, Valladolidekoa Robleñada, Malagakoa Maroma eta Zamorakoa Peña Trevincako handiera. Ba goaz.

Yarritu lagunduko dugu Sanabriako Parke Naturalera. Aukera izango dugu parke hau barrutik, gainetik eta bere inguruetatik ibiltzeko. Zeren Joan, itzuli eta atzera etorri berri bait da handik, bere egitamu guztiak bete eta falta zitzaizkion oharrak hartu ondoren, sendotasunezko adibidea emanez momentu gaitzean. Eta, hórrela, gonbitea egin ahal dizuegu aldizkari hau zabaltzera paisaiazko bidegurutze baten aurrean, Peña Trevincaren oinetan, Galiciaren sortailea, non Leónek, Orensek eta Zamorak bat egiten duten, Sanabriako laku harrigarriaren gainetik.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea