Pyrenaica 252 (2013)
Txokoa
Pyrenaica 252
Coropuna Central II, el sesimil olvidado de Perú
2013
Editorial
Hernani, Ricardo
e EASAIN, 17:30 pm. Aitor, 15 urtekoa, etxeko postakutxa zabaldu berri du eta aldizkaria biltzen duen plastikozko azala urratzen arí da. Ogitartekoa jaten duen bitartean, begiratu bat emateko aprobetxatuko du bere ama berandu datorrela, hura ere iraupeneko ibiltaria baita. Elizondo, 18:00 pm. Jaimeri neskalagunak dei egin dio alea heldu eta neskamutilekin irakurtzen ari déla esateko. Bere aitarekin hainbestetan ibilitako ibarrari buruzko artikuluaz ari da, omenaldi moduan hari dedikatua. Getxo, 18:15 pm. Nekane ezagutu ondoren, duela zenbait urte etorri zen Christian Guatemalatik, eta Ertamerikako mendiei buruzko bere lana nola gelditu den izugarri gustatu zaio. Arrasate 18:30 pm. Unaxek eta Nekanek, 13 urte baino ez daten arren, badira urte batzuk beren mendizale taldeko lehiaketetan parte hartzen dutela eta irrikitan daude Pirínioetan familia giroko beren lehen abentura bizitzeko. Madril, 18:45 pm. Pepe Coropunari buruz idatzi zuen artikulua ari da gainetik begiratzen eta, bitartean, Peru aldean egin dituen azken ibilaldiez beste bat ari da prestatzen. Agurain, 19:00 pm. / Argentina, 12:00 am. Alex Córdoba hirian jasotzen du Llullaillaco mendiaz egin duen lana eta, aidi berean, ozeanoaz alde honetara Jose-Mari tabernan, Garai, Nagore eta Nerea nesken lehen espedizioaren erronka zirriborratzen hasten dira. Estatu Batuak, 13:00 pm. Eveliok mendizale gazteei zapaldu gabeko Andeetako azken gailurrei ekiteko bultzada aman nahi die bere idazmakina zaharrean paratutako oharrak medio. Gasteiz, 20:00 pm. Marcelok osteratxo bat egiten du bere emaztearekin. Gaurkoa egun nekosoa izan da. Hiriburuko ia 3.000 helbidetan Jaso da Pyrenaica gaur. Beste 30.000 ale heltzen ari dira Euskal Herriko bazter guztietara, 682 herritara, duela ia mende bat heltzen ziren bezala. Oñati, Iruñea, Azpeitia, Irun, Tolosa... 22:00 pm. Mendizale, neska-mutil, ibiltari, erretretadun nahiz krisiagatik lanik gabeko jende aldra handia ari da lehen gainbegiraketa batean, sofan etzanda, bakoitza bere gustoko gaiaren bila orrietan zehar.
Bilbo, 20:30 pm. Duela 33 urtetik hasi eta astelehenetik ostegunera arratsaldero legez, deiak, emaila eta jende federatuaren bisitak Gotzone eta Am parorekin batera atenditzen ditueneko aldizkariaren egoitza xumea ixten du Antoniok. Gaur hiruhileko bilera daukagu. Azken zenbakia birpasatu ondoren, hurrengorako lanak banatzen ditugu geure antean. Bidalitako argazkien artean Josuk egingo du hautespena; Mikelek, Luisak, Ricardok eta Patxik testuak birpasatuko dituzte; Sabin edizio lanaz arduratuko da; parte hartutako laguntzaile batzuekin kontaktatu behar da daturen bat edo beste kontrastatzeko. Azken bileratik hona jaso diren artikulu berrien gaiei ere begiratu bat ematen zaie. Emakumeen eta euskarazko parte hartze handiagoa bilatu behar da, oraindik ere gutxiengoak baitira eta horíxe baita gure konpromisoa. Une honetatik aurrera eta hurrengora arte ordenagailuaren aurreko lanaren txanda da. Baten batek oporretako hamabostaldia duela dio eta, barre artean, doan lekura doala, bertan ere internet egongo dela gogorarazten diogu.
Hemen inork ez du soldatarik edo dietarik jasotzen, ez ale bakoitza paratzen duen erredakzio taldeak, ez zeuen gaiak igortzen dituzuen pertsonek; ezta orrialdeetatik pasatu diren hemengo nahiz kanpoko zortzimilazaleek, eskalatzaileek eta abarrek ere. Ez Albertok, ez Pou-tarrek, ez Baningtonek, ez Messnerrek, ez Edurnek, ez Josunek... Denbora aurrera joan ahala, ordea, norbera konturatzen da dirua baino baliotsuagoa dela eskaintzen duen hori: duen asti apurra alegia.