Pyrenaica 230 (2008)
Txokoa
Pyrenaica 230
Alpes
2008
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
Editorial hau arretarako mezua da. Mendizaleok gara, definizioz, mendiaren erabiltzaileak. Mendia hautatu dugu, zenbaitetan ia-ia gaisotasuna den intentsitate bâtez, geure jarduera-gune, geure pertsona-garapena bilatu eta adierazteko eremu. Askorentzat pasioa eta beharra da aldiberean, zergatia oso ondo jakin gäbe, ordea.
Eta mendiak arriskuan daude, oro har eta kasu zehatz askoren metatzea bezala. Klima aldaketak, aldaketa orokorraren ataI gisara, gogor kolpatzen ditu bereziki ahula den mendien eremua. Adibide pare bat baizik ez: Alpeetako lurzoruko geruza izoztua, permafrost delakoa, urtzen ari da, eta horrek masa glaziarren egonkortasuna zalantzan jartzen du, dagoeneko zenbait hondamendi ekarri dituzten oldar età uholdeak eraginez. Antzeko gertakariak agitzen ari dira Kilimanjaron, Kaukason, Zeeianda Berrian, Tien Shan-en eta Perun (FArroyo, 2007). Klima aldaketarako NBEaren programak abisu eman du, berotzearen ondorioz, 2050 urterako Alpeetako eski estazioen % 50a baino gehiago itxi beharko direla (T Oberhuber, 2007).
Behiala gizakiak mendien beldur ziren, gaur egun mendiak daude gizakion beldur (J Sánchez, 2007). Ez dago galgagailu teknologikorik eta badirudi galga moralik ere ez dagoela, mendiei kalte egiteko autobideak, instalazio eolikoak, zeru ageriko meategiak, kable elektrikoak edo eski estazioak direla medio. Higiezinen negozioek, dena justifikatzen baitute, "eraikintza larrealdaketa " egin dute età adreiluz beteriko hondartzak utzirik, mendietara igotzen hasi dira, turismo berdea izena emanik. Eta hau, azken finean, baliabideen erabilera eta aniztasun biologikoaren arteko oreka litzatekeen garapen iraunkorrerako edo, adierazpide modernoago batez, erabilera iraunkorrerako politika baten kontrako muturrean dago.
Mendien etorkizunaren aukerak, haien gainean balantzaka dauden mehatxuak baino handiagoak izango dira, bakarrik baldin ekologia balio kultural gisara ulertzen hasten bagara: gure lurraldean naturatik geratzen zaigun apurra defenditu behar dela sinestea. Eta mendizaleok ardura argia daukagu prozesu horretan. Mendirako eskuragarritasunagatik ez ezik, haren babesagatik ere borrokatu behar dugu. Txanpon bat beraren alde biak dira eta asko dira horretarako ditugun tresnak. EMFk argitaratu berri duen "Ingurumen legediari buruzko eskuliburua mendizaleentzat" izeneko liburuak, parte hartzeko jarraibide on ugari eskaintzen dizkigu, zeintzuk ote diren gure betebeharrak eta eskubideak, baita noia exigitu ere.
Liburua 27/2006 legearen mendirako egokitzapen bat da. Ingurumenaren kudeaketan hiritarrek dituzten eskubideen gauzapenazko Aarhusko Komenioaren 11998) hiru zutabe nagusiak ekarri zituen Espainiara lege hark: informazio publikoaren eskuragarritasuna; araudietan parte hartzea; eta erakundeek araudia hausten dutenean, justiziara jo ahai izatea. Liburuan Euskadiko mendietan deklaratuta dauden bederatzi natur parkeen araudien egoera zehazten da eta ",herri-ekimena " noiz eta noia erabil daitekeen azaltzen da, mendiei dagozkien arazo guztien gainean, edozein elkartek, taldek nahiz federaziok erabil dezakeena. Baldintza bakar batekin: estatutuetan bere helburuen artean ingurumenaren babesa ager dadila. Honelaxe agertzen da UlAAko estatutuetan, baita IFSCkoetan ere (Kirol Eskaladako Nazioarteko Federazioa), eta halaxe ageri zen ere EMFko aurrekoetan. Modu honetan dagokien erakundeen aurrean mintzakide zilegitzat hartuak izango gara.
Amaitzeko, Eduardo Martinez de Pisón-en esaldi batzuk aldatzen ditut hona. Zeren plazer bat baita beti egile honen irakurketa, areago mendiaz idazten duenean eta askoz gehiago bere etikaz aritzen denean: "Mendia hizketan ari da, geldi zaitezte eta adi ezazue berarenganako sinpatia eta ulermenezko emari batean, onarpen txundituan, ez bakarrik pentsatzen zertarako balio duen edo zertarako balio didan. Irauten duen mendi horrek gure zain segitzen du eta soseguzko egun batean itzuliko gara haren baitara, ongi etorria ematen segitzen duen sentipenarekin. Ez dezagun utz gauren batean haren espirituak uxa ditzaten. "