EMF logoa

Pyrenaica 225 (2006)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 225

Montes de Triano y Galdames

2006

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Eskaera hau Vicente Perales eta Alfonso Porrasen arteko berriketa batetik atera omeri zen, zera dela eta: oso ondo dagoela katalogoak eta mendien zerrendak egotea, aukerarik asko ematen baitute mendizaleak atera eta leku berriak ezagutzera animatuz.... Baìna horrek ez diezagun ahazterazi Euskal Herrian badaudela mendi gehiago GaUurren Katalogo Ofizialean agertzen direnak baino.

"Cent Cims " delako zerrenda murriztaileagoa da oraindik. Kataluniako Federakundeak (FEECko gure lagunenak) atera beni du uda honetan lehiaketa bat gure Ehun Mendien antzerakoa, ! 70 mendirekin soilik, Kataluniako 9 herrialdeetan katalogotuta, Andorra eta Ipar-Kataluniaz aparte. Formatoa modernoa da. Interneten bitartez betetzen da, federatua den klubaren "vist I plau" delakoarekin. Arau gutxi du edo, hobeto esateko, bat ere ez. Arrakasta nabarmena izan da: lau hilabetetan 500 federatu baino gehiago ari dira parte hartzen.

Ba oso ondo dago bori eta behar bada nota hartu beharko dugu guk gure Ehunekoen Anaiarte zaharkitua bizkortzeko. Baina asuntua konplikatu egiten da, egunero ateratzen baitira mendizale batzurentzat gustokoak izango diren mendi-zerrendei buruzko planteamendu berriak. Adibidez, postontzia duten mendien bilduma egitea, argazkia eta guzti, orain oso erraza baita makina digitalei esker. Aìntzindari-lanak Arabako Federadundearen Ingurugiro-Batzordeak egin zituen. Eta erakunde honek bizirik iraun izan dituen hamabost urteetan egindako programa ederrenetariko bat izan zen. Mendirik Mendi deitzen zen eta Arabako mendietan zeuden 156 postontzien katalogoa zen (Katalogoaren 127 tontorretakoak eta beste batzutakoak), gero 1997 urtean Arabako klubek adostu zuten postontziak ipintzeko arautegia sortu zuena.

Eta hor dabiltza postontzia duten ez-mendien bildumazaleak informazioa elkar trukatuz, Mendikaten web orrian 2 kategoriakoak. Web orri hau 1996 urtetik hona dago martxan eta gaur egun 2.930 gailurren fitxa baino gehiago ditu, koordinatuen zehaztasun guztiekin eta argazkiak, seinaleak,....Azken eranspena Igartua mendia izan da: 339 metrotakoa eta Bizkaiko Ereno herrian kokatua, abuztutik hona postontzi eder bat du eta Omako baso sorginduaren gainetik metro batzuk atzerago dagoen "urjauzi urdinaren" enigmaren atalaurrea da.

Zer esanik ez, beste mendi asko daude postontzirik ez dutenak. Bizkaian esanguratsua izan daitekeen edozein gaiiur aurkitzeko ezinbestekoa den Bizkaiko Mendien Katalogo antologikoan zerrendatutako ehundaka mendiak, kasu. Adibidez, Atxapunta mendia, bere 197 metroak Busturian altxatzen dituelarik, Mundakako itsasadarraren meandroen gainetik, harro eta malkartsu, probokazio etengabea da aurkitzeko nondik doan igoteko bidè bakarra eta artadiaren artean haitzen gainean kulunkan dauden hiru ikurrìhak.

Bilatzea merezi duten mendi asko geratzen dira. Baietz eduki zeuk ere erakustea merezi duten batzuk.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea