EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

OLLARANA. UR ETA LUR


Zortzi dira Iruñerria eskualdean kokatuta dagoen Ollaran udalerria osatzen duten kontzejuak: Anotz, Arteta, Egillor-Beasoain, Iltzarbe, Ollo, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun. Arakil eta Udarbe errekek zeharkatzen duten paraje honetako urek, betidanik garrantzi handia izan dute Ollaranaren historia eta garapenean. Harana inguratzen duten erliebe malkartsuek ingurune natural desberdinak gordetzen dituzte bere baitan; pagadi, artadi eta hariztiak, zereal lurrekin nahasten dira collage perfektua osatuz. Ingurune natural honen altzo eta gailurretan, historiaren makina bat lekuko aurkitu daitezke nonahi: elizak, gazteluak, gatzagak, ermitak, iturburuak, ikuztegiak, eraikin zibilak, erroten aurriak e.a. Segidan deskribatzen diren lau ibilaldiak burutuz gero, horiek guztiak ezagutzeko parada izango dugu.

Mikel Arrizabalaga