EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

ERROTA ZAHAR MAITEA. BAZTANGO ERROTAK


Errota zahar maitea abestian jasotzen diren hitzek, ezin hobeto islatzen dute Baztango lurretan barreiaturik zeuden erroten ispiritua. Ezaguna da ur-errotek edo eiherek (Iparraldean) edo boluek (Bizkaian), Euskal Herriaren historian izan duten garrantzia, baserrietan jasotzen zen artoa ehotzeko lantegiak izan baitziren urte askoan. Bizimodu zehatz baten lekuko izan diren eraikin hauetako gehienak desagertu, berriztatu edota landetxe gisa berregokitu dituzte. Gutxi dira garai bateko bizimodu horren ezaugarriak erakusten dutenak, artoa era tradizionalean ehotu eta eskuratzen duten irina erabiliz,arto-opil edo talo goxoak egiten dituztenak hain zuzen ere. Garai batean familientzat elikagai zena, gaur egun herri eta hirietako feria edo festetan dastatzeko gutizia bilakatu da. Segidan idatzitako ibilaldiak burutuz gero, Baztango bost errota ezagutzeko parada izango dugu. Denak berriztatuta dauden arren, soilik bietan (Amaiur eta Etxaideko errotak) ikus daiteke ur-erroten funtzionamendua. Bide batez, kokatuta dauden inguruaz gozatzen dugun bitartean, historiaren zenbait pasarte gogora ekarriko ditugu.

Mikel Arrizabalaga