EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

UDALATXEKO ANTZUETAKO ATXAK


Aramaion egiten dut lan, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), eta Arrasatera joaten naizen bakoitzean Udalatx ikusten dut, eskalatzeko astirik ez daukadalako ernegatuta. Garagartza gainean dagoen hego-isuria, bere ezproi, horma eta ertzekin, eta Arrasatera begira dagoen ertza, Antzuetako atxak alegia. Hego isurian bide bat zabaldu genuen, `Fisioen ezproia´, fisioterapeuten omenez. Antzuetako atxetan badago hornituriko bide gozo bat, samurra, goiza pasatzeko modukoa. Baina aspalditik baneukan eskuinera dagoen ertza igotzeko asmoa, eta halaxe egin dugu oraingoan. Bide laburra, erraza, apala, baina aldi berean eskalada eskatzen duena, eta iltzeak erabili gabe igo duguna.

Aitor Montes