EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

LADAKH. TIBET TXIKIA


Ladakh ezagutzera gerturatzen diren bidaiarien zentzumenek errealitate desberdin bat dastatzeko beta paregabea izaten dute. Kontrastez betetako paisaiak, non kolore askotariko lur idorrek, ibai emaritsuek eta mendi elurtuek modu harmoniatsuan puzzle perfektua osatzen duten. Jendeak, otoitzak, lanak eta isiltasunak atmosfera berezi eta erakargarria osatzen duten lurralde hauetan, egunerokotasuna antzinako bizimoduarekin korapilatzen da. Bere orografiaren handitasunean, mendien magal eta muinoetan eskegita dauden monasterioetako otoitzen doinu eta intsentsuaren usaina hedatzen dira noranahi. Espiritualtasunak blaitzen dituen lur hauetan, tearen usaina darien herrixkak ilargi itxurako paisaietan nonahi barreiaturik ikus daitezke, zerutik lurretik baino gertuago. Ladakh jendea abegikorra eta apala da, bere usadio zaharrak bizirik gordetzen ahalegintzen diren tibetar jatorrizko jendea. Edozein eszena beste garai batekoa dela ematen du, iraganean ainguraturik geratu dela dirudi.

Mikel Arrizabalaga