EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

EUSKAL HERRIKO 100 MENDI EDERRENAK


Jubilazioaren atarian egiten diren burutazioen inguruan sortu zen “Euskal Herriko 100 mendi ederrenak” proiektuaren ieia. Oinarrian, erretiroak dakarren denbora librea aprobetxatu nahi izan genuen gure mendizaletasunari aukera berri bat eskaintzeko. Jakitun ginen mendizale gehienok gure norberen herri inguruko mendietara joateko ohitura handia daukagula, eta zenbat eta denbora gehiago izan, orduan eta sarriago mendi berdinetara igotzeko joera dugula; gauzak horrela, eta arrisku horretatik ihes egiteko asmoz, bururatu zitzaigun lehenengo ideia, Euskal Herriko 100 mendi desberdinetara joatea, alegia. Berehala hamaika galdera sortu zitzaizkigun: Zein mendi? Nola aukeratu? Zein irizpiderekin? Erantzunak eman eta galdera berriak sortzen zitzaizkigun, eta horrela, denon iritziak jasoz, proiektuaren oinarriak eta lerro nagusiak finkatzen hasi ginen.

Andoni Zendoia Aranzamendi