EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

JEINUAK BIZKAIKO MENDIETAN


—Zatoz nire altzora. Nahi baduzu ipuin berezi bat kontatuko dizut gaur— esaten zidan amonak. Bere ahotik ezagutu nituen Mari, Akerbeltz, Basajaun, Lamiak, Tartalo, Jentilak, Zezengorri, Sugaar, Herensuge... Nire amonari bere amonak kontatzen zizkion baserriko sukaldeko sutondoan, eta haren amonari bere amonak, haitzulo atariko sutondoan. Gaur egun, niretzat, mendira joatea ez da naturara ihesaldi hutsa, gure arbasoen mundu mitologikora bidaiatzea baizik. Euskaldunon antzinako jainko eta jeinuak, gure artean bizi dira, mendietan, kobazuloetan, basoetan, ibaietan... eta ez zeruan, beste kultura askotan bezala. Leku hauek misteriotsuak dira, naturaz gaindiko gertaeren toki, edota jeinuen bizileku. Bizkaian ezagunena, Anboto da, Mariren, jeinu gorenaren, bizileku izategatik. Itxinako Supelegor kobazuloa ere Mariren bizileku da. Otsabideko lapurraren altxorra Itxinan zaintzen du Zezengorrik. Urregarai eta Baltzolan bizi dira jentilak. Dimako Lamindaon eta Orozkoko Garaigortan biltzen dira sorginak akelarrean, eta Oiz eta Urregarai mendien artean agertzen omen da Tartalo. Orain alabatxoekin joaten naiz jeinuen mendietara, haitzuloetako nire arbasoen sinismenak nire ondorengoei transmititzera.

Asier Aranzabal Maiztegi