EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

'PEDRA EN SEC' IBILBIDEA

Tramuntana mendilerroa Balear Irletako mendikate nagusia da eta Mallorcako ipar-mendebaldeko kostaldetik paraleloan kokatuta dago. Izena norabide berean jotzen duen haizetik hartzen du. Berebiziko baserritar paisaia dela eta, Erdi Aroan jatorria duen sistema hidrauliko duna, UNESCOren munduko ondarea izendatua izan zen, 2011n. Mallorcako urtegi nagusia hantxe daude kokaturik, Cùber eta Gorg Blau bereziki. Paisaiak artista asko liluratu zituen, Chopin, Unamuno, Anglada Camarasa edo Camilo José Cela barne. Mailaz maila landutako mendi-hegalak eta terraza sistema erabiliz sortutako laborantza ikusgarriak dira oso. Ur banaketa egiteko, edota beste eraikuntzak (paretak, harresiak, bideak, ikatza sortzeko guneak, karobiak, elurtegiak, eta abar) “pedra en sec” teknika erabili da, zeina harri landu hutsa darabil, kareore edo zementurik gabea. Geuk ikusitakoen artean Biniaraixko Haitzartea da lan egiteko modu arkaiko honen adibiderik gailena eta ikasgarriena.

Jon I. Hueso Fernández · Enrique Fernández Vieites