EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

OGOÑO, LURMUTURRARI BIRA


Urdaibai Biosfera Erreserbako ekialdeko muturra Ogoño izena duen kareharrizko haitz puska izugarri batek babesten du. Bere berrehun metro baino gehiagoko altuera duen itsaslabarrak, Elantxobe herria itsasoak jaurtitzen dituen olatu indartsuetatik babesten du. 1524. urtean Bizkaiko arrantzale kopuru txiki batek sortu zuen portu hau eta urteak joan ahala herria handitzen joan da. Ogoñoko amildegiak txori anitzen gotorleku dira, horien artean, belatz handia, kaio hankahoria eta miru beltza aurkitu ditzakegu eta urteko epe mugatu batean, pareta hori eskalatzaileen jomuga izaten da.

Joseba Calzada Mendiguren (Igertu)