EMF logoa

Pyrenaica 268 (2017)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 268

Alberto Zerain

2017

Editorial

-

Iragan ekainean, Euskal Mendizale Federazioak 33 000 lizentzia gainditu zituen. Datu honek euskal mendizaletasunaren kolektiboaren indarra erakusten du, batik bat mendiarekin lotuta dauden sakrifizioa, elkartasuna eta ahalegina bezalako balioak geroz eta gutxiago baloratzen direnean.

Gure federazioa 1924an jaio zen, ia-ia maparik ez eta gailurrerako bidea abentura bilakatzen zen garaietan. Hasieratik, “herri-mailan” mendizaletasuna bultzatzeko eta horma bertikaletan edo urrutiko mendietan burutzen zituzten erronka teknikoagoak laguntzeko konpromisoa erabatekoa izan zen. Eta horrela jarraitzen dugu gaur egun ere.

2017an ere, munduko mendi garaienak zapaltzeko ametsa ez dugu galdu, Alberto Zerainek egin ohi zuen moduan, bere adorea, artifiziorik gabeko modua, igoerei aurre egiteko era noblea, emozioa azkenera arte eramanda. Horiek guztiek, zortzi mila metroak gainditu dituzten gure geografiako gizon eta emakumeek ordezkatzen dituzte. Zeras betiko Nanga Parbaten geratu da, baina bere espirituak gurekin bizirik iraungo du.

Egun, bitarteko digitalak eskura izan arren, oraindik Pirinioetan deskubritu gabe dauden txoko eta bazterrak daude. Frantzian dagoen mendigune txiki batek, Moullè de Jaüt izena duenak, gertuko mendien atalean protagonismoa hartu du eta bertan deskribatzen diren ibilaldiak zailtasunik gabekoak dira.

Europako Mendietan, Urrieluko mendebaldeko horman, Iker eta Eneko Pou anaiek osatutako sokadak gailurrerako dantzan ia-ia lerro perfektuak marraztu ditu. Haien kontakizunak miresmenez eta harrotasunez betetzen gaitu. Gertuago, Txindokin ere, garai bateko ete egungo eskalada handien lekuko diren horma bertikalak aurkituko ditugu.

Egungo euskal mendizaletasunaren asmo edo helburuen artean zortzimilakoek garrantzia galdu duten bitartean, mendi-lasterketek goraka egin dute. Munduan dagoen mendi-maratoirik ospetsuenetakoa den Zegama-Aizkorrik bere hamaseigarren lasterketa burutu du. Ibilbidearen zailtasunagatik legenda bihurtu da, baina batik bat, ibilbidean zehar lasterkariak animatu eta bultzatu egiten dituzten zaleen animo eta bultzadagatik da ezaguna.

Bizitza galdu eta kontakizuna tristuraz tindatu arren, mendiarekiko dugun pasioa zabaltzen jarraituko dugu. Zeras, beti gogoan izango zaitugu!

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea