LEGE-INFORMAZIOA (34/2002 Legea)
34/2002 Legean, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzkoan, aurreikusitako betebeharrak betetzeko, jakinarazten da www.pyrenaica.com domeinua EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN jabetzakoa dela (IFK:G20126447; helbidea: ERROTABURU PASEALEKUA 1-3, 20018 DONOSTIA, GIPUZKOA).
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago.
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK ez du bere gain hartzen bere orrietan ageri den informazioa oker, desegoki edo legez kontra erabiltzeak eragindako erantzukizunik.
Legeak ezarritako mugak kontuan hartuta, EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK ez du bere gain hartzen berorren Interneteko orrialdeetako datuen edo informazioen egiatasun, zuzentasun, eguneratze edo zehaztasun ezak eragindako erantzukizunik.
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN Interneteko orrietako edukiak eta informazioa profesional gaituek egindakoak dira. Hala ere, eduki eta informazio horiek ez dira lotesleak goian aipatutakoarekiko, eta ez dira ez iritzi, ez aholku, ez eta lege-aholkuak ere; izaera informatibo eta dibulgatzailearekin emandako zerbitzua besterik ez da. EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN Interneteko orriek hirugarren batzuen orrietara sartzeko loturak (linkak) izan ditzakete. Beraz, EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK ez du bere gain hartzen hirugarren horien orrialdeetan agertzen diren edukien gaineko
erantzukizunik. Webgune honetan txertatuta dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako edukiak EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN jabetzakoak dira berariaz, edota haren lizentzia-emaileenak. Horiek osorik edo zati batean igortzeko, banatzeko, uzteko, erreproduzitzeko, gordetzeko edo publikoki jakinarazteko, EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN berariazko baimena izan behar da.
DATU PERTSONALEN BABESA
Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko araudiaren kariaz, honako honen bidez, baimena ematen duzu emandako datu pertsonalak EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN erantzukizunpeko “Kontaktuak” izeneko fitxategian txertatzeko; honako helbide hau du federazioak: ERROTABURU PASEALEKUA 1, 3.a, 20018 DONOSTIA (GIPUZKOA).
Tratamendu horren xedea posta elektronikoa nahiz kontaktuen agenda kudeatzea eta kontrolatzea da, bai eta zure eskaria kudeatzea ere. Datu horiek ez zaizkie helaraziko hirugarrenei, eta, datu horiek biltzeko xedea kontuan hartuta, beharrezkoa edo
legitimoa den kasu orotarako gordeko dira.
Dena den, emandako baimena baliogabetzen duzula adieraz dezakezu, eta datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko edo kentzeko, tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko
nahiz datuak garraiatzeko eskubideez balia zaitezke. Eskaera horiek helbide honetan egin behar dira: ERROTABURU PASEALEKUA 1-3, 20018 DONOSTIA (GIPUZKOA); posta elektroniko bidez ere egin daiteke, eskaera helbide honetara bidaliz: administrazioa@emf-fvm.com
Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean aurkez dezakezu erreklamazioa, edota Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke: dpd@europeanconsulting.org
JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA
Webgune hau EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN jabetzakoa da. Webgune honen jabetza intelektualeko eskubideak eta horko orrialdeak, pantailak, biltzen duten informazioa, itxura eta diseinua nahiz handik EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN filialak edota mendekoak diren beste web-orri batzuetara ezarritako loturak (“hiperlinkak”) ustiatzeko eta erreproduzitzeko eskubideak EUSKAL MENDIZALE
FEDERAZIOARENAK dira soilik, berariaz bestelakorik zehazten ez bada.
Webgune honetan agertzen den edozein izendapen, diseinu edo logotipo, eta baita eskaintzen den edozein produktu edo zerbitzu ere, EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK, haren elkarte filialek, mendekoek edota hirugarrenek behar bezala erregistratutako markak dira.
Titular legitimoak ez diren beste pertsona batzuek aipatutako edukiak oker eta titularraren berariazko baimenik gabe erabiliz gero, salatua eta Espainiako edota Europar Batasuneko Ordenamendu Juridikoaren lege-baliabide guztien bidez jazarria izan daiteke.
Jabetza intelektualeko eskubideak eta hirugarrenen markak zuzen nabarmenduta daude, eta webgune honetara sartzen den orok errespetatu beharko ditu; ERABILTZAILEAK egiten duen erabilera bere ardurapekoa izango da, eta EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK ez du horren gaineko erantzukizunik izango.
Erabilera pertsonal eta pribaturako soilik jaitsi, kopiatu edo inprima daitezke webguneko edukiak. Debekatuta dago webgune honetako informazioa, edukia edo oharrak erreproduzitzea, igortzea, aldatzea edo ezabatzea, aurrez eta idatziz EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK ez badu horretarako baimenik ematen.
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK ez die erabiltzaileei transferitzen bere softwarearen jabetza . Erabiltzailea da softwarea grabatuta duen euskarriaren jabea. EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK ditu jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak, softwarea barne hartuta. Erabiltzaileak web-atari honen softwarea bere terminalera transferitzen badu, ezin izango du haren ikerketarako ez disekzionatu, ez deskonpilatu, ez eta jatorrizko objektu-kodearen bertsioa edo hizkuntza beste kode edo hizkuntza batera itzuli ere.
LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Baldintza orokor hauek Espainiako legediari jarraitzen diote, eta horien interpretazioak, aplikazioak eta horiek betetzeak sor ditzaketen edozein auzi Espainiako auzitegien eta epaitegien eskumenekoak dira. ERABILTZAILEAK, lege-ohar honetan jasotako baldintzak onartzen dituen aldetik, berariaz uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legea aplikatuz legokiokeen beste edozein eskumeni.