EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

CRESTAS INVERNALES EN BELAGUA. LAKHURA · KARTXELA · PAQUIZA DE LINZOLA


“Mendizale bezala, etxe inguruko mendietan jaio ginen eta beraien magalean eman genituen gure lehendabiziko pausuak, oraindik zalantzati eta trakets. Geroago, oihan artean, zuhaitz, landare eta animaliekin hitz egiteari ekin genion. Poliki-poliki gero eta gorago joanez, paisaia bertikalak aurkitu genituen. Horma tente, ertz zorrotz eta arroila sakonak. Bertan garatu genuen mendizaletasunaren hizkuntza. Gaztaroan, gure mapa zabaltzeko momentua zela iritziz, urrunagoko tokietara abiatu ginen, jende, kultura eta bizimodu ezberdinak ezagutuz. Hainbat mendilerro ere bai, non neguko paisaia nagusitzen baitzen urte osoan zehar. Egun, helduarora bidean, mendian orokorrean gozatzeaz gaindi, bizipen politenak momentu eta toki zehatz batzuetan izaten ditugu. Adibidez, urte berezi batzuetan neguan zehar, gure etxeko mendiak elurrez lepo estali eta hotzak tinko finkatzen duenean,urruneko mendi garaietan bizitako sentsazioak berreskuratzen ditugunean”.

Mario Chueca Asurmendi · Inaki Vidaurre Barbería