Pyrenaica 254 (2014)
Txokoa
Pyrenaica 254
Ascensiones en Ponga (Asturias)
2014
Editorial
Ugalde, Joseba
Duela gutxi Iruñean EMFren gala ospatu izanak bultzatzen nau Ierro hauek idaztera. Hasteko, bai Anaitasuna elkarteari eta bai Nafarroako Mendi Federazioari ere, bihotzez eskertu nahi diet halako ospakizun baterako euren espazio sinboliko eta gizatiarra eskaini izena.
Nire lehenengo begiradak hildako lagunengana eramaten dit arreta, euren zaletasuna pasio eta berau euren bizitza bilakatu baitzuten. Ondoren, saria jaso zuten gure mendizale guztiengana doa, haien kirol- nahiz giza_kategoriagatik. Mendiak etengabeko pasioa izaten segitzen du, bere horretan aurrera doana.
Hasteko, atzean uzten dugun urteak egitea pentsatu eta egin nahi genuen horrenganako begirada sakona itzultzen digu, eta harekin batera erdietsi dugunaren konstatazioa -beti eskas askoren iritziz-, baina batez ere, hurrengo urte honetan erdiesteko asmoa dugunarena.
Beti egoskorra den errealitateak erakutsi digu zein zaila suertatzen den interes amankomunak elkartzea, desadostasunen gainetik elkarguneak bilatzea eta, batik bat, eraginkortasun profesionalaren araberako emaitza kontrastatuekin lan eskerga honi -jarduera amateur gisara berez gauzatzeko zaila- aurre egitea.
Egin nahi izan genituen aldaketa batzuk aurreikusten genuen baino zailagoak gertatu ziren, hala nola egoitza bikoitzaren mantentzea, ondoriozko egitura aldaketek lan prozedurak aldatzera eramaten baitzuten ezinbestez. Beste alde batetik, ezbehar tragikoen ondorioei buruzko interes eta kezka handiak eraman gaitu alor horretan arreta jartzera, istripu aseguruak eta Ardura Zibileko polizen estaldurak zuzen egokitzea lortze aldera (taldeen jarraipenerako oinarrizko gaia hau). Gure mendizaleen segurtasuna hobetzea eta azpimarratzea betiere lehen mailako helburua dela eta izango dela uste dut.
Gainera, jarduteko protokoloak ezartzea eta haiek burutzeko Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundeekiko harreman ona ere, sakonki landu ditugun alorretako batzuk izan dira. Oraindik eginbidean gelditzen dira jarduera eta lan gogorrari esker abian dauden eta aurki argia ikusiko duten beste zenbait egitasmo (Emakumea eta Mendia egitasmoa, epeetan zail samarra) edo, EMFren webgune berriaren moduan, jadanik bidean dauden beste batzuk ere. Badaude, halaber, lantzen jarraituko ditugun bestelako ekinbideak ere, hala nola EGMEtik abiatutako formazio jarduerak, nahiz aldiberean ematen diren segurtasunari buruzko hitzaldiak, tailerrak eta era horretako beste asko.
Gure azken hartzaile diren mendialdeentzat eta mendialdeengatik lan egiteko abiatu nahi den edozein ekinbidek beti izango du zabalik gure atea.
Urtebete atzera begira jarri eta egindako birpasak EMF den egitasmo handi honetarako gure ilusioa indartu egiten da, helburu horri begira euren denborarik onenaren ekarpena egiten duten pertsona askoren lan isil eta gutxitan aipatuarekin. Amaitzeko, ondoan dudan Ian talde ederraren garrantzia eman nahi dut aditzera, harekin partekatzen dudalako hurrengo urtera garamatzan aurrerako begirada. Beti aurrera.