Pyrenaica 234 (2009)
Txokoa
Pyrenaica 234
Recorridos circulares entre refugios pirenaicos
2009
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
ELGETAKO urtarrileko asanbladak alderdi on asko izan zituen. Lehenik, oso partehartzea handia izan zuen: 83 bat menditaldetako ordezkariak agertu ziren, kirolari, tekniko eta epaileez gainera, eta honek erakusten du Federazioa erakunde bizia de/a eta jende asko prest dagoela larunbat arratsalde bat galtzeko, hurrengo urteetako ibilera erabakitze aldera. Bigarrenik, giroa !asaia eta atsegina izan zen, eta honek esan nahi du borroka eta mendeku aldiak atzean utzi ditugula. Esan gabe doa punturik garrantzizkoena Asanbladak gehiengo handiaz Zuzendaritza bat aukeratu izana dela, hots, giza-ekipo bat onartu eta lan-plangintza bati oniritzia eman ziola. Baina beste hautagaitzak ere aintzat hartzeko moduko boto kopurua izan zuen, segituan komentatuko dudan legez, balio handikoa izan daitekeen kontua.
Zuzendaritza taldea oinarrizko puntua da eta beronen osaketa lan eder eta zaila gertatzen ari da. Talde osatua izan behar da, koherentea, gustura lan egiten duena, jarripen-bermea emango duen epe luzeko egitasmo baten inguruan elkartua sentitzen dena. Gaitasuneko pertsona prestu, arduratsu, aske, baikor, irekiek osa tu behar dute. Eta halako pertsonak egon badaude, baina ez da erraza aurkitzea. Bilaketa (la busca, Barajaren hitzetan) kontu handiz egin izan da. Zenbait kasutan, konpromisoa hartzeko lanpetuegi . zeuden edo dagoeneko arlo honekiko loturak hautsiak zituzten. Lagun nahiz erreferenteen giroetan galdekatzen, behin eta berriz ekiten aritu gara, errepikatzen diren izenak baieztatzen diren arte. Eta haietako batzuek onartu egiten dute konpromisoa.
Dugun lan plangintza gogoberotzeko moduko egitasmoa da. Federazioaren zeregina mendizaleentzat baldintzarik hoberenakd1tuen . jarduera-gune egokia ematea da, haiek guztiak, neska zein mutil, gazte zein adineko oinarrizko zein eliteko sasoian zein gaitasun urriko, mendira joan ahal izan daitezen, bakoitzak gustukoen duen horretan gozatzera: hori bai, joko arauak errespetaturik: besteekiko elkartasuna eta naturarekiko begirunea. Eta plangintzak bi atal ditu: lehenbizikoa azken urteetan lorturikoa sendotzea -eta hobetzea- da eta bigarrena gure mendizaletasuna behingoz XXI. mendean kokatuko duten programa berri batzuk abian jartzea dugu.
Askoren laguntzaren beharra daukagu. Oihaneko esaera zaharraren arabera, ezin da esku bakarraz zuhaitzera igo. Halaber, arraunean guztiok traineru berean aritu behar garela gogora ekarririk, menditaldeetan beren jarduna eskaintzen dutenen ahalegina baliatu behar dugu, baita herrialdeetako federazioetan lanean aritzera anima tu direnena ere. Modu berean, kemenik ezarekin amaitu eta pertsona askoren parte hartzea bultzatu behar dugu, orain arte bururatu ez bazaie ere, arazoei irteera ematen eta aukerez baliatzen lagunduko diguten jakintzak eta abileziak ekartzeko gauza dira eta. Horrelakoak ere egon badaudelako.
Eta guztien artean kolektibo batean dugu bereziki esperantza jarria. Gure hautagaitza bozkatu ez duten menditaldeak dira hain zuzen ere. Haietako zenbaiten botoaren esanahiak Federazioak orain arte egindako lanarekiko jarrera kritikoa adieraz dezake. Bikaina. Beren eskaerak helaraztea galdatzen diegu ozenki. Beren desadostasunak aditzera emateko bidea bila dezatela. Haiekin eztabaidatuko dugu eta horixe izango da elkarrekin lan egiteko modua, guztientzako onena bilatu nahian.
Ohar bat, ordea, neure izaeraz, bai haientzat eta bai gainerakoentzat ere. Jende asko bertatik bertara ezagutzeko gogoa dut eta horretarako posible ditudan ahaleginak egingo ditut, baina egin behar dudanean ez baditut pertsonalki ezagutzen, ez daiteze/a, arren, haserretu. Fisonomista onaren ezaugarriak banatu zituzten egunean ni mendian egongo nintzen segur aski, izpirik ere ez baitzitzaidan egokitu.
Lanean ari gara jadanik: pertsonekin harremanetan jartzen, itunak hitzartzen, Administraziora hurreratzen, mendizalegoaren ordezkari lanak egiten, haien nahien berri jasotzen... eta diru-kontuak ixten, lizentziak eskuratzeko urratsak berbideratzen, lehiaketen egutegiak ezartzen .. munduko asti guztia ez daukagulako. Guztion artean eginiko ahaleginak lortuz joango garen horrek kitatuko ditu.