Pyrenaica 219 (2005)
Txokoa
Pyrenaica 219
Especial Cordillera Cantábrica
2005
Editorial
Granja, Josu Mirena;Alejos, Luis
Ahaztuta genuen Kantabriar Mendikatea hor zegoena. la hamarkada osoa pasatu da bere bailarak eta tontorrak azken aldiz bisitatu genituenetik, eta hori, gutariko asko, batez ere Bizkaian bizi garenok, goi-mendirako progresioa Alto Campoo eta Alto Carriónen hasi genuen arren. Mendimultzo ho rie k, eta beste askok, hor diraute, gero eta hurbilago, gehien atsegin dugun kirol hau praktlkatu ahal izateko era guztletako aukerak ematen dizkigutelarik. Baleztatu egingo dugu hori guztlori Pyrenaicaren extra berrl hau, gure buruarl urterò oso gustora planteiatzen dlogun erronka, irakurtzean.
Lankidetzak agindu baino lehen, burutu ahal izan dugun lan-eskema bat diseinatu genuen. Eskenatoki aparta horretan bidezaleek, igotzaileek eta eskalatzaileeek egin lltzaketen ekintzetarik lagln bat biltzea izan da gure asmoa, zerbait berria eta espezializatua beti, Sajako baso zabaletatik Mampodreko gotorlekura; Peña Sagra oroiterazletik Carrión eta Esta gainetara, Somiedoko laku eta txaboletatik igaroz. Eta bazegoen egon ere funtsezko beste gairik tratatzeko, Luejeren bizitza-aipamena adibidez, zonalde horretako tontorren deskribapenean aitzindaria; Riañoren suntsipena gogoratzea ezinbestekoa zen eta nahi genuen ere gai singularrak aipatzea, tokiko mitologia kasu.
Gure helburua zera da, ale bereziekin, batez ere Picos de Europari dedikatu genionarekin, hasitako ibilbidea sendotzen jarraitzea: sinadura berriak lortzea eta jadanik kontsakratuta dauden autoreekin kontatzea. Eta hori danori, komunikabideetako teknologia berriekin a tope baliatuz, lankidetzak posta elektronikoaz koordinatuz, textuak jasoz eta zuzenduz, datuak bilatuz interneten, eta gehiago.
Bereziki nabarmendu nahi ditugu gure deiari eratzun dioten autoreen kantitatea eta kalitatea, guztiak dira adituak tratatzen dituzten gaietan, eta askok dute argitarapenik zonalde horiei buruz. Ez dute zalantzarik izan beren ezagumendua Pyrenaicaren zerbitzura ipintzeko, eta desinteresatuki egin dute, hainbeste urtetan aldizkari honen funtsa forjatu duen lerroa jarraituz. Azken emaitza esku artean daukazun plater hau da: kalitatezkoa izan dadin ahalegindu gara berarekin, benetako kantabriar mendia baino ez du, ez du ez koloregairik eta ez gehigarri artifizialik, Kantabriak Mendikatearekiko benetako grina eta arduraren su geldoaz prestatua da.
Era berean, ale honetan proban ipini dugu Pyrenaicaren talde berriaren efizientzia, barnekidetasuna eta irudimena ere. Guztion ahalegin hori gabe ez ginatekeen honaino helduko. Orain zuoi tokatzen zaizue guzti horren emaitzak baloratzea.