Pyrenaica 199 (2000)
Txokoa
Pyrenaica 199
Senderismo, esquí y escalada en los Alpes
2000
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
Azkenean bildu gara Juan Zelaiaren larogei urteak direla eta omenalditxo partikularra ospatzera: bera izan zen orain dela hogei urte Everestera igoteko ideia ausarti hura garraz onartu zuena eta proiektu hau arrakastatsua izan arte buru-belarri saiatu zena. Tximistekoak ia guztiok gaude ("Erratu egin naiz, geriatrikoa da hau!" dio Juan Carlosek, heltzen denean, beti bezala berandu), hiru aulki daudelarik, betirako hutsik jadanik, Paco, Ricardo eta Juanitorentzat.
Bazkaharen erdian telefonoaren hotsa entzuten da. Everesteko Oinarriko Kanpamendu Aurreratutik deitzen dute, 6400 metrotara, espedizionarietarikoren baten ikusmenari buruzko premiatasunezko kontsulta bat egiteko. Ematen du ez dela hasieran pentsa zitekeen bezain larria eta gailurrera ailegatzeko hurrengo ahaleginean ere parte hartu ahal izango duela, montzoia etorri baino lehen.
Guztiok mahaira bueltatzean solasaldiaren ezinbesteko gaiari heltzen diogu berriro ere: orain dela 26 urte Tximist espedizioaren eta gaurkoen artean zenbaterainoko aldea dagoen gauzak ñola egiten diren aztertzerakoan, telekomunikabideetan izandako aurrerabideak direla eta ez direla ("Niri gauza hauek ez zaizkit gustatzen, baina argi dago ezin daitekeela Joan historiaren aurka... eta neuk ere eramaten dut etxean erregalatu didaten mobila mendira bakarrik joaten naizen bakoitzean").
Gogoratu egiten dugu lehen Khumbuko glaziarreko Oinarriko Kanpamendutik berriak bidaltzeko, mail-runneren lanak egiten zituen sherpak hiru egun behar izaten zituela Luklara jaisteko posta Kathmandura eramango zuen hegazkintxoa itxarotera edo ñola konektatzen genuen zortzi orduro gure aparatua Indiako irrati-emisore ofizialarekin, Queen Expeditionarentzako aurreikuspen metereologikoen partea entzuteko.
Horrek guztiorrek ez du inolako zerikusirik gaurko kondizioekin: norberaren etxeko ordenagailutik egunero Oiarzabalekin "txateatzeko" posibilitatea edo gailurrerako ahaleginaren emankizun zuzena ikustekoa telebistaren bitartez. Baina, batzuri arraru egiten bazaie ere, edo "pasada" bat iruditzen bazaie ere, mendizaletasunaren izaera betidanikoa da ("mendia poesía da edo, bestela, zer da?" lelo hori ).
Gauzak beren lekuan jartzeko, espedizionarien Kanpamendu Aurreraturako jatsiera jarraitzen dugun bitartean jakín dugu beraiekin jaisten zen poloniar bat irrist egin eta amildegitik erori dela. Everesteko tibetar isurialdean zehar dabiltzan beste espedizio askori buruz, zeintzuren artean ere makina bat mendizale euskaldun dagoen, gutxiago dakigu eta beraietariko batzuren gainean ez da berririk errezibitzen.
Eta hauxe da Everesteko zirkua, baina bitartean igonaldi garrantzitsuak gertatzen ari dirá beste mendi batzutan, askoz ere publizitate eskasagoaz. Bapatean heltzen zaizu, adibidez, Adolfo Medinabeitia eta Juan Miranda egun batzu barru Baltoroko glaziarrera joango direla Amingo horma bertikaletatik aste pare baterako eskegitera, edo enteratzen zara harategian auzokoaren semea, inolako zaratarik gabe, munduari buelta bakarrik egiten ari dela, edo bizikletan, edo Institutuko zuzendariak berak igo zuela lagun batzurekin orain dela urte pare bat Gangeseko iturrietaraino.