EMF logoa

Pyrenaica

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa

Beti ezagutu ditut mendiak ezberdinen arteko lotura gisa. Mende bat atzera begiratzea besterik ez dugu gogoratzeko euskal mendizaletasunaren gurasoek, Andres Espinosak eta Angel Sopeñak, Gerra Zibilean aurkako bandoetan ibili arren, elkarren arteko errespetu eta adiskidetasun eredugarria izan zutela. Partekatzen zuten grina hura gauza guztien gainetik zegoen, eta bien arteko lotura bat sortu zuen, ezerk eta inork hautsiko ez zuena.

Errespetua; hori da guztiok mendian elkartzen gaituen katebegia irudikatzen duen hitza. Izan ere, arau batzuk betetzen baditugu eta besteekin enpatikoak bagara, beti aurkituko dugu elkarrekin harmonian bizitzeko leku bat; horrela irakatsi digute gure aurrekoek. Berdin dio mendi-ibiltariak, artzainak, trail-runnerrak, txirrindulariak edo dena delakoak garen; mendiak partekatzeko eta beharrezkoak ez diren gatazkak saihesteko premisa horiek betetzea besterik ez dugu egin behar.

Zenbaki honi begiratu bat ematea besterik ez dugu, Himalayako, Ekuadorreko edo Kurdistango mendietan guretik hain desberdinak diren kulturak bisitatuz bizitzako esperientzia onenetako batez nola goza daitekeen ikusteko. Aniztasunean dago aberastasuna. Baina, batzuetan, batzuen eta besteen arteko desberdintasun txiki horiek beste mota batekoak izaten dira, eta, mendietara igotzeko pixka bat gehiago behar duten horiei, hegan egiten laguntzeko bultzadatxoa eman behar zaie, batzuetan loa kentzen diguten gailur horietara iritsi ahal izan daitezen.

Gaur egun mendia inoiz baino inklusiboagoa da, eta oraindik egin beharreko bidea luzea den arren, gero eta gehiago dira Ibilki bezalako elkarteak, mendian desgaitasuna duten pertsonentzako, etorkinentzako, etxerik gabeko pertsonentzako eta behar duen ororentzako jarduerak eskaintzen dituztenak; izan ere, pertsona guztiok sartzen gara mendian. Ziur aski, berandu baino lehen, maiz ikusiko ditugu talde inklusibo horiek gure mendietan barrena, Entzian, Bardean edo eskuartean duzuen aldizkarian egiten dizuegun beste edozein proposamenetan.

Seguru, gure magazinarekin duzuen lehen kontaktu honetan, aldaketa batzuk sumatuko zenituzten, egitera behartuak izan garenak. Aurreko editorialean aurreratu bezala, Pyrenaicak ere ezin izan dio bere horretan eutsi lehengaien krisiak eta prezioen igoerak eragindako kolpe gogorrari. Gure eginbeharra, beraz, beste behin egoerara egokitzea da, aldizkariak bizirik iraungo duela bermatzeko eta euskal mendizaleen arteko lotura izaten jarraitzeko.

Ruiz Rotaeche "Rota", Ivan

Pyrenaica revista

Pyrenaica 288 (2022)

Aldizkaria ikusi

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea