EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

JAKA INGURUKO MENDIETAN


Euskaldunontzat Jaka oso herri ezaguna da, baita bertatik abiatu eta Pirinio aldera jo eta igo daitezkeen tontor ezagun asko eta asko. Nork ez ditu Collarada, Aspe, Bisaurin edo Telera mendi ederrak ezagutzen? Hala ere, sarritan, oso ezagunak diren mendi hauek, Jakatik gertuago dauden beste mendi batzuk izkutatzen dituzte edo hobeto esanda, ez dugu horietan arretarik jartzen eta ezagutu arren, bertara joateko asmorik ez dugu izaten. Pirinioak lainoak hartuta daudenean edo eguraldia oso segurua ez denean, mendi garaietara joateak ez du merezi edo behintzat, arriskutsua gerta daiteke. Zer egin orduan? Halakoetan, mendi apalagoak eta samurragoak bilatzen ditugu eta horregatik, mendi garaietan ibili nahi ez edo xendazaletasuna gogoko dutenentzat, aukera interesgarriak izan daitezke segidan proposatzen ditugun mendi irteerak.

Aurea Salazar Jauregi