EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

PICO DEL FRAILE (FRAILEA HAITZA)


Gorobel edo Sálvada mendilerroa, Araba eta Burgos arteko mugan kokatutako mendilerroa da. Iparraldean Arrastaria bailararen gainetik 600 metroko amildegia altxatzen da, horma menderaezinaren itxura emanez. Hegoaldean aldiz, Burgosko baso eta zelaiekin aldapa leuna osatuz bat egiten du. Kondairak dioenez, mendilerro honetan, Txarlazoko gailurraren azpian herensuge erraldoi bat bizi zen, ardi-esnez eta bidean topatzen zituen gizakien haragiz elikatzen zena. Herensugea bizi zen lekutik gertu, “Koba haundi” izeneko haitzuloan, Marik bizilekua omen du. Gorobel mendilerroan, Tertangako zirkutik zintzilik, Arrastaria haranera otoitzean ari den harrizko fraide erraldoi bat dago. “Frailea haitza” izeneko monolito ikusgarri honen otoitzak Arrastaria haranean zabaltzen dira, udazkeneko ihintza zelaietan zabaltzen den moduan. Otoitz hauek erakarrita, 1924ko martxoaren 16an, Club Deportivo Bilbao Elkarteko Angel Sopeña Oruetak monolito hau lehen aldiz eskalatu zuen, monolito honen Euskal Herriko lehen eskalada sinatuz.

Xabi Mujika 'Smithy'