EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

NAMIBIAN BASAMORTUA BIZIZ


Namib basamortuak ematen dio izena Namibiari, diotenez, munduko basamorturik zaharrena denak. Hedaduraz, Euskal Herria baino 40 aldiz handiagoa da Namibia, baina bi milioi eta erdi pasatxo pertsona besterik ez dira bizi bertan. Afrika hegoaldeko negu sasoia aprobetxatuz, distantzia luzeak eta basamortuak buruan genituela, 2018ko uztailaren 18an, bizikletak lagun, harantz abiatu ginen. Hegoaldetik iparralderako bidaia izan da, eta hegoaldeko eremu bakarti eta idorretan eman diogu hasiera bidaiari, Grünau herrian. 1478 kilometroren ostean, hilabete beranduago, iparraldeko Outjo herrixkan amaitu dugu ibilbidea, Etosha Parke Nazionala bisitatuz eta, bertan, animalia basatiez gozatuz. Tartean, Fish River Canyon arroila sakona, Sossusvleiko hondarrezko duna erraldoiak, kostaldean Walvis Bay hiria eta Skeleton Coast zonaldea ezagutzeaz gain, iparraldean herero eta damara etnietako jendearekin topo egin dugu, eta, hala, Afrikako jendearen berotasunaz gozatu.

Koldo Zubizarreta Gerendiain