EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

NEPALGO ZERUPEAN. MENDEBALDEKO CHULU


Laino artean oreka mantentzen ibili ostean, lurra hartu dugu Nepalgo hiriburuan. Abuztua iristear da eta Katmanduk zaparrada batekin eman digu ongi etorria; ohikoa garai euritsu honetan. Eurite honek, errepide eta kaleak erabat lokaztu ditu eta, askotan zaila egiten da horietatik normaltasunez ibiltzea. Turistek ere eguzkia dute nahiago eta horregatik garai honetan ez da haien arrastorik. Pare bat egun emango dugu intsentsu eta arrosario artean mendi aldera jo aurretik eta, hauetako bat baliatuko dugu gure gida izango den Phu Dorchi Sherpa ezagutu eta mendirako beharrezkoak diren azken gauzak erosteko. Denda faltarik ez da, mendiko materiala edonon saltzen dute eta gainera, arrotz egiten zaigun salneurrian, merke oso.

Beñat Aizpurua Vázquez