Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa
Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza
International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme
Dolomitak, bost probintzia eta hiru eskualdetan hedatzen den mendilerroan, mendi zoragarriak, ibar berde eta sakonak eta herri xarmagarriak aurki ditzakegu. Egitura geologiko bertikalen paradisu honetan, hiru mila metrotik gorako altuera duten 18 tontor daude eta, mendi-orratz hauen magaletan, herri, landare eta animalia mota ugari. Makina bat aukera daude mendiarekin erabateko lotura duten kirolak praktikara eramateko: mendizaletasuna, eskalada, eskia, trekkingak, ferrata bideak eta abar. Mendi hauek eratzen duten paregabeko arkitekturan lehen aldiz murgildu gara, seguruenik ezagunenak diren ibilbideak burutuz, baina ziur gaude, berandu baino lehen, bertan utzi ditugun bestelako inguruneez gozatzera itzuliko garela.