EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

MENDITXIKI-LAPURDI. ABADIAKO DUNBAK


Abadiako gazteluaren lurrekin muga egiten, 65 hektareako natura ingurune bitxi eta aberats bat zabaltzen da. Itsas Hegiko eta Aintzira Bazterretako Kontserbatorioa jabe den lur hauetan, erreserba biologiko eta geologiko garrantzitsua aurki dezakegu. Lur hauetan, ekosistema desberdinak aurkituko ditugu: landutako soroak, zelaiak, belardiak, basoak, zu- haixkak… Berrogei txori espezie baino gehiagok habia egiten dute bertan eta gainera, leku aparta da hegazti migratzaileak behatzeko. Itsasora hurbilduz gero, labar gris eta arrosak gure oinpean amilduko zaizkigu. Parkearen sarreran dagoen Larretxea harrera-etxean paradisu txiki honen erakusketa bat dago

Mikel Arrizabalaga