EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

TREBIÑUKO LURRETAN


Estibalizko baseliza Arabako lautadaren erdian kokatzen da, Gasteiztik hurbil dagoen muino baten gainean. Lautadaren zabalean agerian behar zuena arboladiak ezkutatzen du. Aspaldi ez, muinoaren iparraldean Norteko ferrokarrillaren geltokia zegoen, baina jendearen emana txikia izanik, jada ez da trenik gelditzen. Lehenago ezkutatu zen Vasco­navarroa, el Trenecito, Gasteiztik Lizarrarako bidean Estibalizerainoko sarbidea izan zuena. Automobilen sasoian, ordea, irabazi urriko bihurtu dira trenbide zaharrak. Dirutzak ordainduta eta, denbora xahututa bestelako geltokiak izango dituen Abiada Handiko Trenaren esperoan, ibilbidearen abiapuntura iristeko kotxea hartu behar izan dugu.

Aitor Gurrutxaga Zubia