EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

AUSTRALIAKO ESKALADAREN ORTZADARRA


1973an Young anaiak beste musikari batzuekin elkartu ziren garaje batean. Australian, 1950. urtetik eskalada kirol bezala ezagutzen bada ere, garai honetan, 7. mailako bideak zabaltzen dira Grampiansen “free climbing” estiloan igotzeko seguru finkoak kokatuz. Ordutik eskalada astiro joan da garatzen. Eskalada gune garrantzitsuenak hego-ekialdean daude, Sydney-Melbourne inguruan. Australian bideen zailtasuna neurtzeko eskala propioa erabiltzen dute eta oso harro daude, ez dute besterik erabili nahi. 1960. urtean, John Ewbankek proposatuta, 3 eta 35 arteko zenbakiak erabiltzen hasi zen eta ez da erraza guk erabiltzen dugun eskala frantsesera ekartzea, gainera, ez gaude harri mota hauetara ohituta eta, gure iritziz ez dago homogeneotasunez erabilita. Eskalada ez dago oso garatuta, oraindik “carrots” deituriko aseguruak erabiltzen dira, txaparik gabeko torloju buruak, beraz, txapak magnesio poltsan eraman behar dira edo kablea duten fisureroetako kablea erabili, baina ez da batere gomendagarria, eta horri, “sport climbing” esaten diote.

Esti Kerexeta Fernández