EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

ZARAIAKO PAISAIA KARSTIKOA


Jakina da Gipuzkoa lurralde txikia eta menditsua dela. Bertan goititzen diren mendien tontorren eta haranen hondoen artean dauden desnibelak handiak dira, eta horren ondorioz, oso lurralde karstikoa da. Gipuzkoako eskualde karstikoek 480 kilometro karratu dituzte guztira, 130 mendigune txikietan, eta beste 350ak lau mendigune nagusienetan: Izarraitz, Aralar, Aizkorri-Aratz eta Hernio. Zaraiako mendilerroak, Altzania, Aratz, Aizkorri, Urkilla eta Elgearekin batera, Aizkorri-Aratz Natura Parkea osatzen du. Mendilerroa hirutan bana daiteke: alde batetik, Orkatzategi-Andarto kateak, Urkuluko urtegiaren gainetik dauden tontor malkartsuak marrazten ditu, beste aldetik, Kurutzebarri-Elorreta-Aranguren-Arluz mendi-adarra dugu, eta azkenik, hirugarren lerrokadura dugu, Atxorrotzetik Makatzgainera doana, beste biak baino apalagoa, vaina mendizaleentzat tradizio handikoa.

Mikel Arrizabalaga