EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

GIPUZKOAKO HARRIBITXIAK


Gipuzkoa beti izan da mendizaletasunari eta mendian egiten diren jarduerei loturiko lurraldea, eta segur aski hainbat arrazoirengatik dela esan genezake, esaterako, arrazoi historiko-kulturalak eta bizimoduarekin erlazionaturikoak. Gure arbasoen bizimodua nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritu izan da beste jarduera batzuen artean, eta baserrian bizi izan da belaunaldiz belaunaldi. Bestalde, orografiak ere eragina izan du, haran eta eskualde itxiak, baso eta zuhaitzez josiak. Lurralde honetan euskaldunon artean oso ezagunak ditugun hainbat gune menditsu eta malkartsu zoragarri aurki ditzakegu. Mitologiak berak ere bere oinarria mendi eta basoei lotua du, gure basoetako jauna edo hain ezaguna dugun Mari jainkosa, adibide batzuk aipatzearren.

Ioritz González Lertxundi