EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

KARAKATE, SUMENDI ITZALIA


Ez goaz kontinente urrunetara eta ez gara 1000 metrotik gora igoko. Etxe ondoan, aurrez-aurre, mendi ezagun, deigarri eta maitatua. Hamaika aldiz igo dugu, handik eta hemendik, urte-sasoi guztietan, gaztetan eta ez hain gaztetan. Euritan, elurretan, eguzki izpiek kixkalita, azkar, poliki, bizikletan, raketak oinetan, eskiak jantzita… Nahiz eta pistak, gasaren parafernaliak, antenak, eta abarrek bere nortasuna bortxatu eta itxura aldatu egin duten, oraindik ere, toki izugarri politak eta liluragarriak eskaintzen dizkigu. Dudan harritzeko ahalmena aberastu egiten dit hurbiltzen natzaion bakoitzean. Mila koloretako baso misteriotsua, ura barra-barra, iraganeko izakiek utzitako aztarnak, natura eta paisaia baino askoz gehiago. Oinez zein bizikletaz, ingurune bitxia gozatu nahi dugunon altxorra.

Inma Mugerza Perelló