EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

MENDIAREN IRUDIA EUSKAL HERRIKO LITERATURAN


Mendi literaturari buruz arduratu diren europar ikertzaile nagusiek esan izan dute gizakiak ez duela mendia baloratu historian zehar, ezpada azken hiru mendeetatik aurrera. Ikerlarien ustez, sentsibilitatean aldaketa gerta zedin, garrantzia izan zuten Ilustrazioko naturalistek mendialdean garai geologikoen eboluzioa deskubritzeak, Mont Blanc Europako mendirik altuenaren lehen igoera gizaki berri baten sorrera gisa irudikatzeak, sentsazio bila zebiltzan erro mantikoek naturara jotzeak edo, britainiarrekin, kirolaren praktika hedatzeak. Europako hiri nagusietatik -bereziki, Londres eta Parisetik- datorren ikuspegi honetan sumatzen da menditarraren iritzia falta dela.

Haritz Monreal