EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

PIRINIOETAKO GOI-IBILALDIA


Goierriko Mendizale Beteranoak taldeak, 2014, 2015 eta 2016 urteetan zehar, Pirinioetako goi-Ibilaldia burutu du Bizkaiko Golkotik Mediterraneo itsasoraino. Hendaiatik abiatu eta Banyulsera Pirinioetako Goi Ibilaldia (PGI) oinez egitea planteatu zenean, erreferentzia gisa Georges Veron eta Jèrome Bonneauxen liburu-gidak hartu ziren. PGI hori, nagusiki, egungo Frantziako estatuan zehar doa, Pirinioen iparraldetik, Euskal Herriko, Bearnoko, Okzitaniako eta Kataluniako lurretan zehar, baina Espainiako eta Andorrako estatuetan ere sartzen da, Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako lurrak zeharkatuz, erliebeak edo bideen egokitasunak hala eskatzen duenean. PGI hori bestalde, ipar-isurialdeko IL/GR- 10 eta hego-isurialdeko IL/GR-11ren arteko ibilbidea dela esan daiteke eta, orokorrean, horiekiko altuera handiagotik doala, batzuetan aipatutako bide horietako bidezidorrekin bat egin arren.

Juanjo Muxika Izagirre