EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

LOS LAGOS. FIELES CENTINELAS DEL PASADO

Gaur egun inguratzen gaituzten paisaiek hainbat prozesu naturalen eta kulturalen ondorio dira, eta etenik gabeko aldaketen menpe daude. Lakuak dira milaka urteetan zehar gertatu izan diren aldaketa hauen lekuko. Izan ere, euren inguruan gertatzen diren aldaketekiko bereziki sentikorrak dira. Hala, lakuetan metatzen joaten diren sedimentuek garaiko klima eta ingurumen-baldintzei buruzko informazio anitza gordetzen dute. Sedimentu hauetan, hainbat adierazle biologiko, geokimiko edo sedimentologiko iker daitezke, esaterako, polen fosila. Jakina da polenaren funtzio garrantzitsuena polinizazioa burutzea dela, baina polen ale guztiek ez dute lortzen funtzio hau betetzea eta ondorioz ingurumenean sedimentatzen joaten dira, lakuetan adibidez. Hortaz, lakuetako sedimentuetan, hainbat urteetan zehar metatzen joan den polena aztertuz gero, iraganean landaretzak izandako aldaketen inguruko inferentziak egin daitezke

María Leunda Esnaola