EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

LAPURDI. UR ETA LUR

Administratiboki Frantziako Akitaniako eskualdeko Pirinio Atlantikoak
departamenduko parte izanik, Lapurdi Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetako bat da. Frantziako administrazioarentzat inolako lurralde ofzialtasunik ez duen Ipar Euskal Herriko lurralde eder honentzat Pirinioak, Kantauri itsasoa (Bizkaiko golkoa) eta Aturri ibaia dira bere muga naturalak. Bere orografan bi erliebe bereizi ditzakegu: alde batetik itsasaldea dugu, Bidasoa eta Aturri ibaien artean hedatzen diren hondartza luze eta altuera txikiko labarrez osatuta, eta bestetik, Iparraldeko herrialderik jendetsuena duen Lapurdiko barnealdea, bertan Pirinioetako lehendabiziko mendi-tontorrak goititzen direlarik. Denak altuera apalekoak izan arren, talaia bikainak dira Euskal Herriko paisaia anitzen edertasunaz gozatzeko. Ibilbide hauen bidez, itsasertzeko parajeetan murgilduko gara itsasoko kresal usainak gure ibilia blaituz, Aturri ibaiaren ertzean dauden bartak ezagutzeko parada izango dugu eta azkenik, Pirinioetako lehen mendiak zeharkatuko ditugu. Mendien magaletan eta itsasertzean barreiatzen diren borda, baserri, zelai, baso eta abarretan ibiliz bertako elezahar eta istorioak gogora ekarriko ditugu. Itsasoa eta mendia, urdina eta berdea... kontrastez betetako paisaia erakargarria bezain liluragarria

Mikel Arrizabalaga