EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

LARRAKO KARSTEAN.ESPELEOLOGOEN INGURU KUTTUNA


Larrako mendatea Nafarroa Garaia, Zuberoa, Huesca eta Bearneko lurraldeetatik zabaltzen den kareharrizko mendigunea da. Ekialdetik Petretxema, Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi eta Soumcuy mendi tontorrek eta hegoaldetik Huescako lurraldeetan dauden Solano eta Portilloko sakonuneek mugatzen dute. Mendebaldetik, berriz, Belaguako haranak, Txamantxoia eta Lakora gailurrek eta Kakuetako haitzarteak osatzen dute muga eta iparraldetik Soule eta Baretuseko haranetan bukatzen da mendigune hau. Pinu beltzak, marmotak, sarrioak eta ardiak dira bertako biztanleak, baina udaro beste izaki bitxi batzuk agertzen dira bertako lapiazetan: espeleologoak. Larrak lurrazalaren azpian beste mundu bat dauka bere erraietan ezkutaturik: 1700 kobazulok, 425 km galeriak eta 4 lurrazpiko sare hidrogeologikok osatzen duten mundua. Espeleologoentzat bazter kuttunetako bat.

Urtzi Arteagoitia Ruiz