EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

HAUZA HAN BADUK GAUZA. BAZTANGO LURRETAN


Nafarroako iparraldean kokatuta dagoen Baztan harana arras ezaguna da bere paisaian barreiatuta dauden herri eta baserriengatik, baita duen klima atsegin, kultur-tradizio eta folklore, gastronomia preziatu eta nola ez, bertan bizi eta lan egiten duen jende xaloagatik. Haraneko ibilbidea osotasunean egiteko bide aunitz daude, naturaren espazio eta baserri inguruetan barna, xoko, herri eta auzoak ezagutzeko aukera ezin hobea izanik. Ibilbidean zehar, oraindik ere, iratze edo belar metak eta laxoa edo paxaka partidu bat (euskal pilotaren antzinako modalitateak) ikusteko aukera izan dezakegu. Bertako jaki tipikoetan, berriz, txuri ta beltz, Baztan zopak, gaztanbera eta hain ezaguna den Elizondoko hurrekin egindako txokolatea dastatzeko aukera balia dezakegu.

Jaime Biguria Huarte