EMF

Federación Vasca de Montaña
Euskal Herriko Mendi Federazioa

EUSKALMET

Dirección de meteorología y climatología
Meteorologia eta klimatologia zuzendaritza

UIAA

International Mountaineering and Climbing Federation
Union Internationale de Asociations d'Alpinisme

ASTURIASEKO EKIALDEKO KOSTA ZEHARKALDI BATEN KRONIKA


Deva eta Sella ibaien artean, guztiz harrituko gaituen kostaldea topatuko dugu. Ura zerurantz jaurtitzen duten bufoiek, gure ametsetan bakarrik topa ditzakegun hondartzek eta itxura orotako itsaslabarrek osatzen dute Bustiotik Ribadesellara doan kosta zirraragarria. Batzuetan Asturiaseko kostaldeko xendra (GR E-9) jarraituz, beste batzuetan iparraldeko Done Jakue bidearen arrastoei so eginez edota bidetik kanpo zelaiak zeharkatuz, 72 kilometroko bidea egingo dugu bi etapatan. Alde batera mendien berde kolorea eta belar bustiaren freskotasuna eta beste aldean, berriz, itsaso urdina eta kresalaren usaina izango ditugu beti bidelagun, sentipen ezberdinez jositako klima sortuz, bidaia berezi batean murgilduz.

Iván Ruiz Rotaeche