EMF logoa

Pyrenaica 278 (2020)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 278

Euskal eskalada

2020

Editorial

Alonso Cires, Luisa

Kirol eskalada Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan sartu izanak etapa berri bat irekitzen du modalitate honentzat, begirada lehiaketako parte izango diren hiru kategorietara (bulder, zailtasun eskalada eta abiadura) zuzentzeaz gain. Aukera ona da, zalantzarik gabe, disziplina honek gure herrian izan duen bilakaera aztertzeko.

1987ko maiatzaren 24an ospatu zen Euskal Herrian estraineko eskalada lehia. Denbora gutxian, orduko gazte talde bat kirol eskaladaren oso zale bilakatu zen, eta berrikuntza teknikoez baliatuz, geroz eta zailtasun maila altuagoak gainditzeko gai izatera iritsi ziren. Kontuan hartu behar da, baita ere, gure mendietan horma ezinhobeak daudela zorionez, aparteko eskalada eskola bilakatu zirenak.

Ale honetan gure lurraldeko eskalada biderik sonatuenak hartu ditugu hizpide, gure hormetako lerroak izen iradokitzailez apainduriko zailtasun maila altuko bilduma bilakatu zituztenak. Bide batez, euskal kirol eskalada nazioartean ezagun egin zuten kirolari horietako batzuk ere hartu ditugu gogoan. Belaunaldi ausarta bezain apala, pasioa bizimodu bilakatu zuena. Komeni da izen horiek gogoan hartzea, nondik gatozen eta nora goazen argi izan dezagun. Gure eskalada guneak ezagutu eta zaintzea ere, noski, ezinbestekoa da. 80. hamarkadan euskal lehiaketak hasi zirenetik, ezinbestekoa bilakatu da eskalada guneetan jasangarritasuna, errespetua eta giza eremuarekin eman beharreko bizikidetza bezalako baloreak lantzea. Gipuzkoako Mendi Federazioak bultzatzen duen proiektua da horren adibide, zeinak eskalada jasangarria duen helburu. Proiektu honek sariak eta onarpen zabala jaso ditu estatu mailan.

Gure aurrekoak aipatzen hasita, ezin oharkabean pasa Loli Lopez Goñiren heriotza. Eskalatzaile eta alpinista handia izan zen Loli. Cervino mendira iritsi zen lehen euskal emakumezkoa izan zen, baita emakumezko bakarra ere, 1959an sortu zen Euskal Goi Mendi taldeko talde sortzailean. Garai hartan inolako erreferenterik ez zegoen emakumezkoentzat, eta ez zen erraza eurentzat mendietara iristea. Benetan txundigarria zen bere gaitasun alpinistikoa, eta euskal mendizaletasunaren historia bilakatu da. Lolik orduko aitzindari haien onena irudikatzen du, estereotipo andana gainditu behar izan zituztelako, presio kultural handia jasateaz gain. Mendian, aske mugitzeko eremu bat aurkitu zuten. Ez dugu ahaztuko.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea